Jon GARMENDIA|2015/08/07 22:15|0 iruzkin
Pinpirina
Naiz|2015/08/07 17:00|0 iruzkin
Kalakan, Donostiako Aste Nagusian parte hartuko duten taldeen artean

Egunero Victoria Eugenian eginen diren topaketen lehena egin dute abuztuaren 7an. Bertan izanen dira, egunero, Aste Nagusian parte hartuko duten hainbat artista. Lehen topaketan, besteak beste, Sagueseko lehen kontzertu bateratua eskainiko duten Kalakan eta Oreka TX taldeak ere.

Justine GIRAUDEL|2015/08/05 10:20|0 iruzkin
Balea Pop festibala: urtetik urtera printzipioak sendotuz

Abuztuaren 5etik 9ra Donibane Lohizune Balea Pop festibalaren eszenatokia bilakatuko da. Euskararen aldeko apustua egiteaz gain, aurten ingurumenaren alde jotzeko neurriak plantan jarriko dituzte.

Naiz|2015/08/01 13:05|0 iruzkin |
Baztango mutil dantzan jarrera baztertzaileak salatu dituzte
Iurre BIDEGAIN|2015/07/31 12:10|0 iruzkin
"Deutsch ala Deus": baigorriar erresistentzia umoretsua

Baigorriko gazte komiteak, herriko besten karietara "Deutsch ala Deus" antzerkia eskainiko du abuztuaren 2an. Umorea gidari, Bigarren Mundu Gerlan Baigorriko erresistenteek baliza bat pasatu behar dute Erratzura, lortuko ote dute?

Argitxu DUFAU|2015/07/30 16:45|0 iruzkin
Musika klasikoa deskubritzeko festibala

Abuztuaren 3tik 14ra piano klasikoaren Nazioarteko Festibala iraganen da Biarritzen. Seigarren edizio huntarako, antolatzaileek estereotipoak alde batera utzita, programa aberatsa eta originala proposatuko dute.

Idoia ERASO|2015/07/27 15:20|0 iruzkin
Zalgizetik Indiara Pierra Lhande ezagutzeko pastorala estreinatu da

Eguki lainotsu batek lagunduta milaka lagun elkartu ziren atzokoan "Pierra Lhande" pastorala ikusteko. Jesuita zalgiztarrak bizitako esperientziei esker hiru oren eta erdiz munduan zehar bidaiatu ahal izan zuten ikusleek.

Iurre BIDEGAIN|2015/07/27 08:15|0 iruzkin |
"Hasierako bertsuak, euskal kulturaren harria ekartzen die Baionako bestei"

Uztailaren 29an, 21.00etan, Baionako besten irekiera ofiziala iraganen da. Urtero bezala bertsolari batek hasiera emanen dio bost eguneko ospakizunari. Aurten, Itsasuko Gillen Hiribarrenek kantatuko duen bertsuarekin milaka pertsonen artean euskarazko errimei garrantzia emanen die.

Iurre BIDEGAIN|2015/07/22 10:40|0 iruzkin
"Disko hau gauza zaharrengandik askatzeko egin dut"

Jurgi Ekiza musikariak udazkenean bere lehen bakarkako diskoa plazaratuko du. Proiektua finantzatzeko, Karenaren plataforma bidez, Crowfunding kanpaina abiatu du. Euskaraz izanen diren hamar kantuei esker, Willis Drummonden abeslariak "barnekoa atera" eta disko pertsonal bat egitea lortu du.

 

Justine GIRAUDEL|2015/07/21 17:10|0 iruzkin
Errobiko Festibala: hogei urtez sorkuntza librea taula gainera eramanez

Uztailaren 23tik 26era Errobiko Festibalak 20. urtemuga ospatuko du Itsasun. Ibilbide horretan kulturaren forma berriak asmatuz, Ezkandrai elkarte antolatzaileak betiko ohiturak mantentzen jakin du.

Orria 71/ 79
ARGAZKI GALERIA
Guillaume FAUVEAU


Lehen aldiz, Euskal Herria Zuzenean festibala Irisarrin iraganen da ekainaren 28tik 30era. Elkarteko kideak zein laguntzaileak muntaketan buru belarri dabiltza ostiralerako dena prest uzteko helburuz. Kontzertuek, dantza ikusgarriek zein tailerrek programa aberatsa osatuko dute aurten.