Kattin Chilibolost|2016/01/21 14:40|0 iruzkin |
"Musika amu bezala, beste kulturetara eta gure herriaren historiara joateko"

Urtarrilaren 22an, Eñaut Elorrieta eta Mikel Markez kantariak Urruñako Itsas Mendi zinema gelan izanen dira eta 23an, Lekorneko Hodi Alde gelan. Badu bi urte eskolaz eskola ari direla Baga Biga Higa proiektuaren bidez euskal kantagintzaren azken hamarkadetako bilakaera aurkezten. Usaia duten bezala, Urruñako emanaldian ere hitzaldia kantuekin tartekatuko dute. Helduak, gazteagoekin batera, Euskal Herriko historiara kantuz hurbil daitezen.

Kazeta|2016/01/19 17:35|0 iruzkin
2016ko Danborradan Donostia eta Europako banderak ondoan

Aurtengoan, Danborradak Donostia 2016 Europako kultur hiriburuaren ekitaldien hasiera emanen dio.

Kazeta|2016/01/16 09:15|0 iruzkin
"Bizitzaren kritika soziala" 2Zio taldearen bideoklip berrian

Bere azken diskoaren barnean atzematen den "XXI. mendean" kantuaren bideoklipa kaleratu du 2Zio taldeak. Irudi "ilunen" bidez, gaur egungo sistemari kritika bat egin dio.

Idoia ERASO|2016/01/15 15:40|0 iruzkin
Ohituran oinarrituz, berezitasunez josia dator maskarada Sohütara

Aste bateko berantarekin, maskaradak urtarrilaren 17an hasiko dira Sohütan. Bertako gazteek aurten hokitarrekin lana partekatu dute. Julie Ahaspe dantzen arduradunak eta Battitta Berrogain errejentak ohitura errespetatuz hainbat berezitasun gehitu dizkiote emanaldiari.

Kattin Chilibolost|2016/01/15 08:20|0 iruzkin |
"Irudi horiek nere inguruan daramate denbora asko"

Azpeitiko karrikak, Errezilgo etxalde zahar bat, Nafarroako Aldatz herriko oihana... eta Euskal Herriko beste xoko anitz agerian uzten ditu "Amama" filmak. Jadanik Erroman eta Aljerian aurkeztua izan da, eta laster Europako iparraldera eta Ameriketara ere zabalduko da. Urtarrilaren 13an, filmaren egile Asier Altunak Baionan aurkeztu zuen. Ondoko egunetan, Ipar Euskal Herriko beste zinema gela andana batean ikusgai izanen da.

 

Iurre BIDEGAIN|2016/01/14 07:50|0 iruzkin
Jurgi Ekizaren bakarkako disko "intimoa" kaleratzeko prest

Kasik urte bateko lana burutu ondoren, Jurgi Ekizak bere bakarkako lehen diskoa kaleratuko du urtarrilaren 15ean. Crowfunding bidez lortutako finantziazioari esker "barnekoa ateratzea" lortu du. Sentimendu horiek hamar kantu "akastunetan" islatu ditu.

NAIZ|2016/01/13 16:09|0 iruzkin
Aritz Aranburu surflariak eman dio hasiera txotx denboraldiari

«Orekatua, gorputz askokoa, baina edaten erreza». Honela definitu dute aurtengo sagardoa txotx denboraldiaren irekitzearekin batera. Aritz Aranburu surflari zarauztarra izan da edaria probatzen arduraduna. Guztira 13 milioi sagardo egin dira aurten, iaz baino hiru milioi gehiago.

Idoia ERASO|2016/01/13 08:05|0 iruzkin |
Fipa, munduko errealitateak ulertzeko festibala

FIPA jaialdia urtarrilaren 19an hasi eta 24an bukatuko da Biarritzen. 29. edizio honetan antolatzaileek munduaren errealitateak ulertzeko xedea duen programa prestatu dute. Horretan aurten ikuspegi islamismoak eta immigrazioak toki handia hartu dute.

Idoia ERASO|2016/01/11 09:43|0 iruzkin
Maskaraden lehen emanaldia urtarrilaren 17an antolatuko dute Sohütan

Urtarrilaren 10ean iragan behar zuen lehen maskarada bertan behera gelditu zen ehorzketa baten eraginez. Lehen emanaldia Sohütan antolatuko dute urtarrilaren 17an.

Iurre BIDEGAIN|2015/12/30 11:05|0 iruzkin
Aldiz aldizkariaren hirugarren zenbakia argitaratu dute

Aldiz aldizkari artistikoak bere ibilbidea 2012an hasi zuen. Urte batzuk itzalean lan egin ondoren, egileek hirugarren zenbakia argitaratu berri dute. Edizio berrian, Euskal Herriko gaia oinarritzat hartuz bertan atzematen diren klixeetaz hausnartu dute, besteak beste.

Orria 39/ 56

 

ARGAZKI GALERIA
Isabelle MIQUELSTORENA


Zirtzilek Uztaritzeko plaza konkistatu dute otsailaren 13an. Beren dantza eta musikak publikoa loriatu dituzte. Purgiko pilota plazan bukatu den ibilbidean laminak ere agertu dira. Arratsaldeko 19.30ak aldera zanpantzarraren auzia burutu dute parte hartzaileek.