Idoia ERASO|2018/06/21 14:10|0 iruzkin
Elkarlanean eraiki du bere azken diskoa Saioa taldeak

Saioa taldeak hamalau idazleren kolaborazioa izan du bere hirugarren diskorako. "Hiru, hamalau" izena duen ekoizpenaren musika eta interpretazioa Kamila Zubeldia eta Marieder Idiart taldekideen eskutik heldu dira. Inspirazio iturria eta kantuen hitzak artisten eskutik datoz.

Kazeta|2018/06/21 14:05|0 iruzkin
EHZ Nomadaren egitarau zehatza prest

Trantsizio urtea markatuko duen EHZ Nomadaren egitarau zehatza argitaratu du elkarteak. Hiru eguneko bonoa edo egun bakoitzeko txartelak jadaneko salgai daude.

Ariane KAMIO|GARA
Elkarren faktuarazioaren %60 Estatutik dator

Euskal kulturaren kontsumoa maldan behera doan joera baldin bada ere, Elkar Fundazioak iazko fakturazioaren gaineko datuak eman ditu. Esanguratsuak dira zifrak. Etxean lortzen ez dena kanpoan bilatu beharra. Banaketan apustu sendoa egin du eta estatu mailan erreferentzia bihurtu da. Fakturazioaren %60 handik dator.

GARA|GARA
«Black is Beltza» bertsio berrituan ikusgai San Telmo Museoan

Fermin Muguruzaren eta Bilboko Alondegiaren proiektua da «Black is Beltza», musikari eta zinemagileak Harkaitz Cano idazlearekin eta Jorge Alderete ilustratzailearekin batera sortutako eleberri grafikoa oinarri. 2014an ikusgai egon zen Bizkaiko hiriburuan eta orain Donostiara iritsi da, San Telmo Museora. Izaera eraberrituz inauguratu zen atzo, irailean aurkeztuko den animazio filmerako erabilitako edukiekin hornitu baita.

Oihane Larretxea de la Granja|GAUR8
«Guk ez dugu fusioa egiten, ez da kultura ijitoa eta euskalduna batzea. Garena egiten dugu»

Sonakay boskotearentzat ez dago mugarik, are gutxiago musikan. Flamenkoa egiten dute, eta, Camaron edo Morente maitatzeaz gain, Mikel Laboa, Urko eta Imanol ere badituzte kuttun.

Kazeta|2018/06/13 14:03
Idaztailer bat Peio Jorajuriaren eskutik

Ekainaren 14an, Peio Jorajuriak idazketa tailer bat animatuko du Biarritzeko mediatekan.

Joseba Aurkenerena|2018/06/12 19:27|0 iruzkin
Udaburua, sua eta eguzki goiena

IRITZIA- Euskaldun zaharrek urtea solstizio eta ekinozioen inguruan antolatu zuten. Udako solztizioa, udaburua ere deitzen duguna, garrantzi handikoa izan da beti gure artean, egun horietan neguko solstizioan sortutako eguzki berriak bere ibilbide gorena hartuko baitu ekainean. Hortik omen datorkio izena hilabeteari: Egi + gaina, hau da, eguzkiak zeruko gaina ukitzen duen aroa.

Xan Idiart|2018/06/11 06:25|0 iruzkin
Euskarazko film bat ekoizteko castingak Ipar Euskal Herrian

La fidèle production ekoizpen etxeak eta Lara Izagirre errealizadoreak probak antolatu dituzte ekain bukaeran, datorren udaberrian grabatu nahi duten film batentzat.

Kazeta|2018/06/06 14:45|0 iruzkin
Anuntxi Aranaren agortutako liburu bat eskuragai edizio digitalean

“Mito hurbilak” liburua 2000an argitaratu zuen idazleak Gatuzain edizio etxean. Booktegiren webgunean aurki daiteke orain dohain.

Kazeta|2018/06/06 06:40|0 iruzkin
Laurogei bat irakurle Maialen Lujanbio bakar batentzat

Irakurraldiaren 9. edizioa da ekainaren 6 honetan. 85 pertsonek Maialen Lujanbioren testu eta bertsuak irakurriko dituzte Hendaiako mediatekan arratsaldean zehar.

Orria 1/ 62
HAMAIKA TELEBISTA

Loading player...


Hogei urte pasako ibilbidearen aitorpen gisa, Anarik Adarra saria jasoko du Donostia Kulturaren eskutik, ostegunean, Viktoria Eugenia antzokian. Ibilbide horretan ondoan izan dituen musikariekin eta zaleekin ospatzeko baliatuko du saioa, atzera begiratzeko baino gehiago. Bere hitzetan, ez baita nostalgikoa.