Kazeta|2016/02/02 13:30|0 iruzkin
Aspek ez dio kontratua berrituko Xalari

Aspe pilota enpresak jakinarazi duenez ez dio kontratua berrituko Yves Salaberri jokalari lapurtarrari. Haatik, ezker paretan edo trinketean jokatzen segitzen ahalko luke. Otsailaren 21ean, azken partida ofiziala jokatuko du Eibarren, Asperen markapean.

Mikel Ibargoien|2016/01/22 23:55|0 iruzkin
Jesica Berrak bigarren urtez Itsasoko Arrauneko Munduko Txapelketa irabazi du

Jessica Berra hendaiarra hamahiru urtetatik arraunean ibiltzen da eta geroztik eskuratutako lorpenak anitzak izan dira. Azkenengoa Perun eskuratu zuen iragan azaroan.

Bénédicte SAINT-ANDRÉ|2016/01/18 14:50|0 iruzkin
Ipar Euskal Herriko lehen eskalada etxeak ateak ideki ditu

Urtarrilaren 16an, ipar Euskal Herriko eskalada etxeak ateak ideki ditu Baionan. Maila guzietan aritzeko parada eskaintzen duen lehen sala pribatua da hemen. Jateko xoko bat proposatzeaz gain, etorkizunean, kulturara bideratutako ekimenak antolatu nahiko lituzkete proiektuaren bultzatzaileek.

Iurre BIDEGAIN|2016/01/08 08:25|0 iruzkin
Euskal Trails lasterketa berriak maila guziak asetzeko

Euskal Raid elkarteak Baigorriko ibarreko lasterketen 19. edizioa antolatuko du maiatzaren 6 eta 7an. Publiko zabalago bati ailegatzeko xedez, hiru proba berri antolatuko ditu. Euskal Trail lasterketarentzat urtarrilaren 9an idekiko dituzte izen emateak.

Jon LEUNDA|2015/12/28 15:05|0 iruzkin |
Peio Larralde Superprestige torneoko txapeldun berria

Peio Larralde pilotari gazteak aurreikuspen guziak hautsi ondoren Superprestige torneoko txapela irabazi zuen abenduaren 27an Donibane Garazin.

Mikel Ibargoien|GAUR8
Kirol kazetaritza

Kirol kazetaritza betidanik izan da gizonen gotorleku. Urte batzuk atzera apenas topa zitekeen emakumerik kirol erredakzioetan eta bidea ireki zuten emakumeek gogor borrokatu behar izan zuten haien balioa erakutsi eta ordura arte oso matxista zen mundu batean lekua egiteko. Egun erreferente bihurtu diren emakumeek harresi hura eraitsi zutenetik egoera normalizatzen ari da pixkanaka, nahiz eta gizonek gidaturiko alor bat izaten jarraitzen duen kirol kazetaritzak.

Joseba VIVANCO|GARA
Un futuro por escribir

El Arsenal tropezó en su asalto al liderato, el Mazembe congoleño logró la Champions africana e Ibrahimovic se deja querer por la MLS.

Jon LEUNDA|2015/09/22 12:10|0 iruzkin |
Nafarroa Garaia, kiroletan garaile

Zazpi Herrialdeetako Txapelketa Nafarroa Garaiak irabazi zuen irailaren 19an. Podiuma Gipuzkoak eta Bizkaiak osatu zuten eta atzetik, Lapurdi eta Araba sailkatu ziren.

Iurre BIDEGAIN|2015/09/16 15:15|0 iruzkin
Glissegunean, lerra kirolak euskararen alde

Glissegunak hamahirugarren edizioa ospatuko du irailaren 20an Angelun. Kirol anitzetara hurbiltzeko parada eskaintzen duen ekimenak, lerra kirolak euskaraz ere egin daitezkeela frogatu nahi du.

 

Kazeta|2015/09/02 17:55|0 iruzkin
Zazpi probintzietako txapelketa

Euskal Herriko 12 zangobaloi talde hoberenak Zazpi probintzietako txapelketan jokatzeko elkartuko dira irailaren 5ean.

Orria 13/ 17
ARGAZKI GALERIA
Foku


1963. urtetik ospatzen den Baztandarren Biltzarraren edizio berri bat ospatu da gaur Elizondon, baztandarren arteko senidetasun jai handia eginez. Ibarra osatzen duten 15 herrietako biztanleek egindako karrozak ibili dira bertako karriketan zehar.