Kazeta|2018/01/10 11:50
Euskal Trails lasterketetan izena emateko epea zabalik

Euskal Trails lasterketak maiatzaren 11 eta 12an iraganen dira. 3.000 lasterkarik kirol ekimenean parte hartuko dute. Izena emateko epea urtarrilaren 6an zabaldu du Euskal Raid elkarteak.

Haritz LARRAÑAGA|2018/01/08 09:49|0 iruzkin
Urtea bukatu eta, erronka berriei begira jartzeko unea

Urtea bukatu eta berria hasi da. 2017ak emaitza interesgarriak utzi zituen txapelketei dagokienez. Aurtengoan jakinen dugu maila orokorrak gorantz egiten jarraituko duen. Itsaskiei dagokienez, udazkena apur bat eskasa izan bazen ere, urtea ezin hobeto hasi da itsaski sendoekin.

Jone Buruzko|7K
Hipoxia

Hipoxia delakoa oinarri gisa duten gailu edo metodoekin entrenatzea jada ez da punta-puntako kirolarien gauza soilik; aitzitik, gero eta jarraitzaile gehiago ditu horiek eskuratzeko nahikoa diru duten pertsonen artean, eta, batez ere, profil desberdinetako mendizaleen artean.

Xan Idiart|2017/10/04 08:20|0 iruzkin
Donibandar gazte bat mini transat lasterketan

Arnaud Etchandyk, donibandar gazte batek mini transat lasterketan parte hartu du urriaren 1ean. "Ipar Hego Euskal Haziak" izena eman dio bere belaontziari.

Kazeta|2017/09/15 17:00|0 iruzkin
Glisseguna irailaren 24ra gibelatu dute

Eguraldiaren aurreikuspena dela eta irailaren 17an Angelun iragan behar zen Glisseguna gibelatzea erabaki du Seaskak. Aste bat beranduago iraganen da, irailaren 24an hain zuzen.

Andoni Urbistondo|7K
Tradizioa irentsi duten zenbakiak

Tradizio handiko kirol diziplina asko dugu Euskal Herrian. Arrauna gehien duenetakoa, ziurrenik. Urteen joan-etorrian, ordea, modernitatearen besoetan jausi da, zenbakien diktadura zorrotzean. Hamalau urte luze bete dira TKE Traineru Kluben Elkarteak GPSa, satelite bidezko neurketa abiatu zuela. Polemika eta iskanbila oro desagertu da, ia-ia, oharkabean, iskanbilarik inoiz egon izan ez balitz bezala. Zenbakiek ez baitute gezurrik esaten.

Haritz LARRAÑAGA ALTUNA|GARA|0 iruzkin
Lehen surf saioak Euskal Herrian:Lapurdi, Biarritzeko booma aitzin

Biarritzetik hedatu zen surfa Europara 1957an. Hori baino lehenago Ingalaterran surf egiten zen eta Lapurdiko kostaldean ere izan ziren saiakerak. Bizkaira eta Gipuzkoara geroago iritsi zen surfa, harremana handiagoa baitzen urrunago zeuden surflari espainiarrekin.

Haritz LARRAÑAGA|2017/08/11 16:20|0 iruzkin
Hawaiitik hasi eta Inglaterrera hedatu zen surfa Europan

Badira 60 urte surfa egiten hasi zirela Europan. Hain zuzen, kirolarekin bat egin zuen lehen pertsona printze hawaiiar bat izan zen. Askoz lehenago ere, britainiarrak taula gainean zutik surf egiten aritu ziren.

Ane URKIRI ANSOLA|GAUR8
Euskara hutsezko kirol aldizkariak argia ikusi berri du uztailaren 21ean, landutako gaiak sakon jorratuta

Aitor Manterola, Eñaut Barandiaran eta Iñaki Berastegi tematuta zebiltzan euskarazko kirol hedabide baten sorkuntzarekin. Hutsune eta beharraz jabetuta ziren, euskal kirolari eta kirolzale asko baitaude. Uztailean «Harmaila»-ren 0. zenbakia doan argitaratu ostean, datozenak harpidedunen esku egongo dira soilik.

Artzen LETONA|2017/08/03 12:00
Egun bat Mendi Martxan

[KRONIKA] Euskal selekzioaren aldeko Mendi martxa abiatu zen uztailaren 29an. Lehenengo etapa Xiberoan gaindi burutu dute. Artzen Letonak parte hartzaileetariko bat izan da. Ekimena nola bizi duen azaltzeaz gain, Txuma Iturria koordinatzailearen azalpenak plazaratu ditu.

Orria 1/ 11

 

ARGAZKI GALERIA
Isabelle MIQUELSTORENA


Zirtzilek Uztaritzeko plaza konkistatu dute otsailaren 13an. Beren dantza eta musikak publikoa loriatu dituzte. Purgiko pilota plazan bukatu den ibilbidean laminak ere agertu dira. Arratsaldeko 19.30ak aldera zanpantzarraren auzia burutu dute parte hartzaileek.