Arantxa MANTEROLA|GARA
Euskalkiak biltzen dituen matrioxka

Duela 50 urte abiatutako euskararen batasunak egindako bidea aztertu zen atzo, Baionan, Euskaltzaindiaren mendeurrenaren karietara antolatutako jardunaldian. «Ezinbesteko» bide horretan euskalkiekin duten uztarketa zailera nola moldatzen diren azaldu zuten mahai-inguruko partaideek.

NAIZ|2018/09/13 11:03
Euskal Elkargoak eta Euskaltzaindiak hitzarmena sinatu dute Baionan

Euskaltzaindiak eta Eiuskal Elkargoak hitzarmena sinatu dute Baionan, Akademiaren mendeurreneko jardunaldian. Euskaltzaindiaren egitasmoak interes publiko «nabarmena» dutela aitortu du Elkargoak eta euskarari dagokionez aholku-emaile ofizial izendatu du. Andres Urrutia euskaltzainburuak «iraganari so eta etorkizunari adi» egoteko deia egin du.

Xole ARAMENDI|GARA
«Herritarren borondateak eta errealitate sozialak bultzatu zuten batasuna»

«Jakin» aldizkariaren zuzendari gisa parte hartu zuen Baionako Biltzarrean Joseba Intxaustik (Segura, 1936). Bera 50eko hamarkadaren erdialdean murgildu zen euskara batuaren aldeko ahaleginean. Ordura arteko elizgizonei euskaltzale laikoak gehitu zitzaizkien garaien lekuko izan zen.

Xole ARAMENDI|GARA
«Euskara aurrera ateratzekotan batu egin behar zen»

83 urteak beteak ditu baina burua eta mingaina bizkor dabilzkio. 54 urte atzera egin eta gaurkoak balira bezala oroitzen ditu orduko gertaerak. Baionako Biltzarraren bultzatzaileetako bat izan zen. 1964 hartan ametsik onenean ere ez zuten irudikatu, ajeak aje, gaur euskarak duen egoera biziko zuenik. Bihar Baionako ekitaldian izango da garai haiek gogoratuz.

Xole ARAMENDI|GARA
Txillardegi, hizkuntza estandarraren eragile tematia

Mitxelena ez, Krutwig izan zen benetako profeta euskara batuaren auzian, Txillardegiren esanetan. «[…] Euskalkikeria eta dialektalismo guztien kontra zegoen erabat. Euskara europartu, batu eta ‘desbaserritartu’ egin behar zela esaten zuen. Bestela, gureak egingo zuela. […] Euskeraren dialektalismoak kezkatzen ninduen. Horretan berekin bat nentorren». Hala adierazi zion Txillardegik Joxean Agirreri, honek “Hitza hitz, Txillardegirekin solasean” (Elkar) liburuan jasotako elkarrizketa luzean.

Xole ARAMENDI|GARA
Baionako Biltzarra

Arantzazuko Biltzarrean 1968an onartutako txostenaren hazia lau urte lehenago erein zen Baionan. Etzi Euskaltzaindiak gogoan izango du idazle talde haren aitzindaritza, «Euskararen batasunari Ipar Euskal Herritik egindako ekarpena» izenburupeko ekitaldian. GARAk hiru egunotan orduko protagonistak ekarriko ditu orriotara.

BIDEOA
Foku
Loading player...


Donostiako Zinemaldiaren Sail Ofizialean estreinatuko du 'Dantza' Telmo Esnalek. Zuzendaria berak eta Gari Otamendi dantzariak ez ohiko filmaren nondik norakoak azaldu dizkio Naizi.