Kazeta|2015/04/21 15:45|0 iruzkin
AHT: Tours-Bordele ibilbidearentzat baztertutako 26 milioietatik, 14 milioi "desagertuak"

Bizi ACBAko lehendakaria den Jean-René Etchegarayekin bildu da Tram'Bus proiektu berria aipatzeko. Ingurumenaren aldeko taldeak egitasmoak lurraldearen garraioaren egoera hobetuko duela ondorioztatu du. Horrekin batera, aldiz, Tours-Bordele AHT ibilbidearentzat baztertutako 26 milioi euroetatik, 14 milioi gelditzen direla jakin du.

Kazeta|2015/04/21 12:30|0 iruzkin

Apirilaren 18an, goizeko 05.00ak aldera, 94 urteko emazte bat bortxatua izan da bere etxean, Biarritzen. Erasotzailea ez da atxilotua izan eta gaur egun inkesta irekia da.

Argitxu DUFAU|2015/04/21 11:35|0 iruzkin
Dassault enpresako langileak soldaten negoziaketaren kontra

Beste behin ere, Angeluko Dassault enpresako langileak soldaten negoziaketaren kontra mobilizatu dira. Nahiz eta enpresaren lan kopurua emendatzen den, buruzagiek soldatak blokatzen dituzte eta ez dute lanpostu berririk sortu nahi.

@belastegi|2015/04/20 16:01|0 iruzkin
Deitutako senideak ez dira deklaratzera joanen

Etxeratek jakinarazi duenez, etxean zein telefonoz Guardia Zibilarengandik Intxaurrondoko eta La Salveko kuarteletara deklaratzera joateko zitazioa jaso duten senideak ez dira agertuko. Gaurtik hilaren 29ra bitartean deitu dituzte lekuko bezala deklarazioak egiteko, baina ez diete zehaztu zein kausagatik den, nahiz eta senideek uste duten abokatuen atxiloketen harira dela.

Iurre BIDEGAIN|2015/04/20 13:50|0 iruzkin
Errobi artamendu zentroa sostengatzeko topaketa

Itsasuko artamendu zentroko langileek inguruko hautetsiekin topaketa bat antolatu dute, apirilaren 24an. Errobi zentroaren inguruan kontraesanak eta zalantzak baizik ez direla adierazi dute eta horregatik "argitasuna" aldarrikatzeaz gain, populakuntza eta agintarien sostengua eskatu dute.

Iurre BIDEGAIN|2015/04/20 08:20|0 iruzkin |
Ortzaizen elkarlanetik sortutako ate irekierak

Maiatzaren 1etik 3ra Ortzaizeko artisauen herrixkan kokatutako lantegiek beren ateak irekiko dituzte. Bosgarren edizio huntan, enpresen bisitak antolatzeaz gain, hitzordua euskalgintzaren eta tokiko ofizioaren erakusleihoa izanen da. 

Arantxa MANTEROLA|2015/04/18 06:55|0 iruzkin
Eurohiriko elkarbizitzari buruzko gogoetak gazteen eskutik

Eusko Ikaskuntzaren gerizpean, 22 gazteez osatutako talde batek Baiona-Donostia Euskal Eurohiriaren eremuan geroaz eta elkarbizitzaz hausnarketa eta diagnosia egin ditu. Ekarpen zehatzak ere mahaigaineratu ditu, erakundeek ez ezik gizarteak ere eragile beharko lukeela adierazita.

Iurre BIDEGAIN|2015/04/17 12:20|0 iruzkin
Bake Bideak Ipar Euskal Herriko errealitatea islatuko du Parisen

Bake Bidea mugimenduak "mugak hautsi" nahi ditu eta Ipar Euskal Herriko errealitatea Parisera eraman nahi du. Ekainaren 11n LGH-rekin (Giza Eskubideen Liga), Parisen bakearen inguruko Konferentzia Humanitario bat antolatu du frantses gizarte zibila eta politikoa sentsibilizatzeko, baina baita hemengo eragile politikoen sostengua bateratzeko ere.

Kazeta|2015/04/17 10:40|0 iruzkin
Sarako merkatu berriak bitartekaririk gabeko salmenta sustatuko du

Ekoizle batzu elkartu dira Sarako Merkatua deitutako elkartea sortzeko. Lehen edizioa apirilaren 17an, ostiralarekin 16.30etan iraganen da. Ostiralero iraganen den hitzorduak bitartekaririk gabeko salmenta eta kalitatezko ekoizpena bermatuko du.

Iurre BIDEGAIN|2015/04/17 08:00|0 iruzkin |
Goicoechea eltzegintza lantegia: artearen topaleku

Ortzaizen kokatua den Goicoechea eltzegintza lantegia geroz eta gehiago, hainbat hitzorduren topalekua bilakatzen ari da. Denak artearen inguruko aktibitateak dira. Apirilaren 19an, Basaizeak antolaturik, Ruper Ordorikak buztinezko ontzi artean kontzertu bat eskainiko du.

Orria 361/ 403
ARGAZKI GALERIA
Foku


1963. urtetik ospatzen den Baztandarren Biltzarraren edizio berri bat ospatu da gaur Elizondon, baztandarren arteko senidetasun jai handia eginez. Ibarra osatzen duten 15 herrietako biztanleek egindako karrozak ibili dira bertako karriketan zehar.