Arantxa MANTEROLA|2015/04/29 12:00|0 iruzkin |
Ziburuk Handi64 kolektiboaren nota hoberena lortu du

Elbarrituek ospatzen duten Handi64 kolektiboak departamenduko hirien irisgarritasun maila aztertu du. Hiriko hainbat ezaugarri kontutan hartu ondoren, Ziburuk nota hoberena lortu du.

Kazeta|2015/04/28 20:35|0 iruzkin
Oier Oari asignazio aldaketa agindu diote, Sartrouvillera joan beharko du

Bagoaz kolektiboak Oari asignazio aldaketa agindu diotela informatu du, Sartrouville herrian bizi beharko du; Saint-Germain-en-Layetik hamar kilometrotara. Gaur egun dituen baldintza berdinak bete beharko ditu, baina kolektiboak "Oari hotela pagatuko diotela" zehaztu du.

Naiz|2015/04/28 17:45
Udalbiltzak Pirinioen aldeko lanaren emaitza onak nabarmendu ditu

Duela hiru urte martxan jarri zenetik, 46 proiektu lagundu ditu diruz Udalbiltzaren «Pirinioetan lan eta bizi» programak. Aurten, 27 egitasmo bultzatuko ditu, tartean Irati irratia eta Maulen haurtzaindegia sortzea.

Kazeta|2015/04/28 16:15|0 iruzkin
Etxeratek "dispertsioak eragindako" laugarren istripua salatu du

Etxeratek Maria Lizarraga eta Oier Lorente euskal presoen lagunek izandako bi istripu salatu ditu. Aurten, lau dira "dispertsioak eragindako" istripuak; iragan den urtean hamar izan ziren.

Amalur ARTOLA|2015/04/28 14:52
Emakumeak telesailetan

‘Vírgenes catódicas. Putas recalcitrantes’ izenpean telesailetan eman ohi den emakumearen irudiaz eta genero harremanez hausnartu dute Iratxe Fresnedak, Irati Jimenezek, Katixa Agirrek, Josebe Iturriozek eta Itziar Zigak. Argitalpenak Lolo Ricoren hitzaurrea darama.

Kazeta|2015/04/28 14:40|0 iruzkin
.EUS bakoitzeko, hamar euro Seaskarentzat

Maiatzaren 1etik 10era PuntuEUS Fundazioak domeinu-izen bakoitzeko hamar euro Seaskari emaitea erabaki du. Kanpaina horrekin, bere ekarpenaren bidez Ipar Euskal Herrian duen presentzia sendotu nahi du. Horretaz gain, hainbat aurkezpen antolatu dituzte, lehena apirilaren 30an Baionan iraganen da.

Iurre BIDEGAIN|2015/04/28 12:10|0 iruzkin
Herri Urratsek Seskaren lau "berri onak" ospatuko ditu

Herri Urrats maiatzaren 10an ospatuko da. Aurtengo edizioak Ziburuko ikastolaren alde joko du, baina hitzordua heldu den ikasturtean sortuko diren hiru ikastola berrien proiektuak ospatzeko parada ere izanen da.

Kazeta|2015/04/28 08:15|0 iruzkin
KAZETA.EUS: Bernat Etxepareko ikasleen Interneteko erreferentzia

Herria aldizkariak Bernat Etxepare lizeoko 142 ikasleei gaurkotasunaz jabetzeko zein hedabidetara jotzen duten galdetu die. Interneteko sailean, ikasleek KAZETA.EUS hedabideari lehentasuna emaiten diote.

Arantxa MANTEROLA|2015/04/27 09:05|0 iruzkin
Euri azpian, nafartarrak eskuz esku Baigorrin

Eguraldi txarrak ez du Nafarroaren Egunaren ospakizun alaitsua oztopatu. Euri azpian, Baigorrira hurbildutakoek dantzaldi, bertso, kontzertu eta ikusgarriak ikusteko parada izan dute.

Kazeta|2015/04/26 08:20|0 iruzkin
Baigorri, Nafarren arteko adiskidetzaz josia

Urtero egutegiak dioen bezala, Baigorri milaka nafarren topalekua bilakatuko da. Nafarroaren Egunak euskal kulturaren aldeko aldarrikapenak eta ikurrak plazara aterako ditu.

 

Orria 359/ 403
ARGAZKI GALERIA
Foku


1963. urtetik ospatzen den Baztandarren Biltzarraren edizio berri bat ospatu da gaur Elizondon, baztandarren arteko senidetasun jai handia eginez. Ibarra osatzen duten 15 herrietako biztanleek egindako karrozak ibili dira bertako karriketan zehar.