Amalur ARTOLA|2015/04/28 14:52
Emakumeak telesailetan

‘Vírgenes catódicas. Putas recalcitrantes’ izenpean telesailetan eman ohi den emakumearen irudiaz eta genero harremanez hausnartu dute Iratxe Fresnedak, Irati Jimenezek, Katixa Agirrek, Josebe Iturriozek eta Itziar Zigak. Argitalpenak Lolo Ricoren hitzaurrea darama.

Kazeta|2015/04/28 14:40|0 iruzkin
.EUS bakoitzeko, hamar euro Seaskarentzat

Maiatzaren 1etik 10era PuntuEUS Fundazioak domeinu-izen bakoitzeko hamar euro Seaskari emaitea erabaki du. Kanpaina horrekin, bere ekarpenaren bidez Ipar Euskal Herrian duen presentzia sendotu nahi du. Horretaz gain, hainbat aurkezpen antolatu dituzte, lehena apirilaren 30an Baionan iraganen da.

Iurre BIDEGAIN|2015/04/28 12:10|0 iruzkin
Herri Urratsek Seskaren lau "berri onak" ospatuko ditu

Herri Urrats maiatzaren 10an ospatuko da. Aurtengo edizioak Ziburuko ikastolaren alde joko du, baina hitzordua heldu den ikasturtean sortuko diren hiru ikastola berrien proiektuak ospatzeko parada ere izanen da.

Kazeta|2015/04/28 08:15|0 iruzkin
KAZETA.EUS: Bernat Etxepareko ikasleen Interneteko erreferentzia

Herria aldizkariak Bernat Etxepare lizeoko 142 ikasleei gaurkotasunaz jabetzeko zein hedabidetara jotzen duten galdetu die. Interneteko sailean, ikasleek KAZETA.EUS hedabideari lehentasuna emaiten diote.

Arantxa MANTEROLA|2015/04/27 09:05|0 iruzkin
Euri azpian, nafartarrak eskuz esku Baigorrin

Eguraldi txarrak ez du Nafarroaren Egunaren ospakizun alaitsua oztopatu. Euri azpian, Baigorrira hurbildutakoek dantzaldi, bertso, kontzertu eta ikusgarriak ikusteko parada izan dute.

Kazeta|2015/04/26 08:20|0 iruzkin
Baigorri, Nafarren arteko adiskidetzaz josia

Urtero egutegiak dioen bezala, Baigorri milaka nafarren topalekua bilakatuko da. Nafarroaren Egunak euskal kulturaren aldeko aldarrikapenak eta ikurrak plazara aterako ditu.

 

Kazeta|2015/04/24 22:55|0 iruzkin
Nafarroak euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzen du

Apirilaren 25ean, euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatuko da Iruñean. Kontseiluak normalizazio prozesuan aitzina pausu bat egiteko helburuarekin, 18.30etatik ekitaldia antolatu du.

Mediabask|2015/04/24 22:50|0 iruzkin
Argitxu DUFAU|2015/04/24 15:40|0 iruzkin
Plan soziala Itsasuko artamendu zentroarentzat

Eragile ezberdinek Itsasuko artamendu zentroaren etorkizunaz eztabaidatu ondoren, azkenean buruzagia den UGECAM taldeak uztailetik abiatuko den plan soziala iragarri du.

Iurre BIDEGAIN|2015/04/24 13:10|0 iruzkin
Hiru ikastola sortzeko ametsa "historikoa"

Heldu den ikasturtean, Seaskak hiru ikastola sortuko ditu: Azkaraten, Basusarrin eta Biriatun. Lehen aldia da urte berdinean hiru ikastola sortzeko proiektua agertu dela. Euskararen transmisioaren aldeko gertakizun "historikoa".

Orria 259/ 303

 

ARGAZKI GALERIA
Isabelle MIQUELSTORENA


Zirtzilek Uztaritzeko plaza konkistatu dute otsailaren 13an. Beren dantza eta musikak publikoa loriatu dituzte. Purgiko pilota plazan bukatu den ibilbidean laminak ere agertu dira. Arratsaldeko 19.30ak aldera zanpantzarraren auzia burutu dute parte hartzaileek.