Joseba AURKENERENA|2016/11/28 16:50|0 iruzkin
Migel Servet fanatismo erlijiosoaren garretan

Idazleak Tuteran sortu Migel Serveten biziaren berri eman du. 1531. urtean argitaratu liburua aipatzeaz gain, beste hainbat obrekin ukan zituen arazoak azaldu ditu Aurkenerenak. "Garai hartako fanatismo erlijioso katoliko zein protestantearen biktima izan zen", erantsi du.

Amaia FONTANG|2016/11/25 14:35|0 iruzkin
Emazteenganako bortizkerien aurkako borroka denen borroka da, jendarte osoarena!

IRITZIA- Bortizkeria Sexisten Kontrako Kolektibo Feministako kideak munduko "errealitatearen" berri eman du. Bortizkeria pairatzen duten emazte kopuruaren zenbakiak plazaratu ditu. Gainera, Euskal Herrian arazoari aurre egiteko atzeman beharreko aterabideak nabarmendu ditu.

Odei BARROSO|2016/11/21 16:20|0 iruzkin
Harremanak

IRITZIA- Bertsulariak gaur egungo gizartean eraikitzen diren harremanetaz hausnartu du. Harremanetaz eta harreman ezaz. Besteekiko "enpatia falta" eta "kolektiboaren indibidualismoa" nabarmendu ditu. "Gurearekiko hainbeste sentsibilitate izanik, ez dut ulertzen ahal nolaz horren enpatia gutti izan dezakegun batzuetan besteen kausekiko", erantsi du.

Joseba AURKENERENA|2016/11/17 16:15|0 iruzkin
Marie-Clémence Richard printzesa larraintarra

IRITZIA- Idazleak Larrainen sortu zen Marie-Clémence Richarden bizia aipatu du artikuluan. Bere senide batzuen ibilbidea oroitarazteaz gain, Richard Louis-Lucien Bonaparte nola ezagutu zuen aipatu du. 

Kazeta|2016/11/15 10:25|0 iruzkin
ELEKA, hausnarketarako sail berria

KAZETA.EUSek atal berri bat du: ELEKA. Bertan, Ipar Euskal Herriko hainbat kazetari, idazle, irakasle edo eragilek beren hausnarketak plazaratzeko parada dute. Mota askotako gaiei buruz elekatzeko aukera ematen dute.

Franck DOLOSOR|2016/11/14 15:25|0 iruzkin
Herria eta hizkuntza

IRITZIA- Kazetariak Xalbadorren heriotzaren urtemugarentzat egin omenaldiei buruz hausnartu du. Bere iritziz "erdal herrietan omenaldi ikusgarriagoak antolatzen dituzte". Gurean, ordea, "Madonnak erabakitzen du nork merezi duen aipamena eta argia".

Ttitto BETBEDER|2016/11/10 15:07
Aie Aie Aie Kamarada, nola aldatu(tzen)(ko) diren gauzak…

IRITZIA- Betbederrek bere lehen ekarpenean ondorengo galdera pausatu du: "Euskal Herri baten kontzeptua (eta hasiz kultura arloan, politikoa aipatu gabe) aitzinatu ote dea? Edo aitzinatuagoak ginen 'lehen'?".

Erramun BACHOC|2016/11/07 17:05|0 iruzkin
Euskal Elkargoa eta euskararen bihurgunea

Soziolinguistak bi urrapide luzeren bidegurutzean garela erakusteko xedea du bere artikuluan, hots, euskalgintzarena eta herrigintzarena. Horretarako, hainbat arlo jorratu ditu; besteak beste, euskarak izango lukeen presentzia elkargo bakarrean.

Ixabel ETXEBERRIA|2016/11/04 15:20|0 iruzkin
Mikropolitika

Irakasleak gaurkotasunezko adibideak agerian utziz makro politikaren hainbat adibide agerian utzi ditu. Etxeberriaren iritziz, makro politika horri aurre egiteko euskarri eta ahal guti ditugun arren, proiektu tipien garaia da. "Bakoitza bere eremuan gure nortasuna bizirauteko proiektuetan lan egiteko" mementoa da.

Maite UBIRIA|2016/10/31 17:29|0 iruzkin
Valonia

Kazetariak Valoniako legebiltzarrak CETA hitzarmenean izan duen jokamoldeaz hausnartu du. Bere aburuz, eredugarria izan behako litzateke, batez ere Euskal Herriko herritarrentzat. "Valoniak mahai-gainean eman duen kolpeak, euskal herritarroi, iratzargailu gisa balio beharko litzaiguke".

Orria 9/ 10