Joseba AURKENERENA|2019/02/11 13:56
Machu Picchu eta Agustin Lizarraga, aurkikuntza baten kronika

IRITZIA- 1902an, euskal jatorriko Agustin Lizarraga laboraria lur bila zebilen Peruko oihanetan. Halako batean, mendi gailur batean hiri zahar bat topatu zuen eta, horren lekukotasuna eman nahian, bere izena eta urtea ikatzez idatzi zituen hiri zaharreko murru batean. Hiram Bingham amerikarra iritsi zenean, hori dena ezabatu, eta beretzat hartu zuen Machu Picchu hiriaren aurkikuntzaren ohorea.

Larraitz Otazo, Jose Luis Turrillas, Oihana Parot, Unai Arkauz, Gabi Mouesca, Amaia Hinoux, Dabid Gramont, Mikel Irastorza eta Jokin Etxebarria|2019/02/02 14:00|0 iruzkin
Oierri gertaturikoa berriz errepika ez dadin

IRITZIA- Oier Gomezen heriotza dela eta, eri diren euskal presoek pairatzen dutenaren larritasuna azpimarratu dute Harrera elkarteko kideek. Beren iritziz, “Euskal Herriko instituzioen presioa baitezpadakoa da eri diren presoak ahalik eta lasterren aske utz ditzaten”.

Egoitz URRUTIKOETXEA|2019/01/29 06:40|0 iruzkin
Macronen “fartsa” handia

IRITZIA- Emmanuel Macron Frantzia Estatuko presidenteak abiatu duen “eztabaida handia” aipagai izan du Egoitz Urrutikoetxeak. Bere aburuz, “gobernuak ez du herritarren aldarrikapenei baikorki erantzuteko xederik”.

Joseba AURKENERENA|2019/01/28 06:40|0 iruzkin
Herri bitxia

IRITZIA- Urtarrilaren 19an, Donostiako Egunaren bezperan, Joseba Aurkenerenak mezu bat jaso zuen sakelako telefonoan. Testua gaztelaniaz idatzita zegoen, eta donostiarren egun handiaz mintzo zen. Inork ez zuen testua izenpetzen. Ederra zenez, Aurkenerenak euskaraz moldatu du eta txoko honetara ekarri.

Joseba Aurkenerena|2019/01/18 14:05|0 iruzkin
Inauteria Iparraldean

Ipar Euskal Herrian diren inauteri ezberdinak aztergai ditu aste honetan Joseba Aurkenerenak eleka sailean. Lapurdikoa, Nafarroa Behereko libertimendua eta Zuberoako maskaradak.

Egoitz URRUTIKOETXEA|2019/01/11 08:30|0 iruzkin
Lehengo lepotik burua!

[IRITZIA] Urtarrilaren 12ko manifestazioak iragan baino lehen, Euskal Herriko testuinguruaz hausnartu du Egoitz Urrutikoetxeak. Parisek konponbideari “bizkarra” ematen dion bitartean, indar metaketa sendotzen da Ipar Euskal Herrian.

Joseba Aurkenerena|2019/01/10 13:59
Urdiñarbe, hotza eta maskarada

Urte berria hasia denez, ihauteriak eta maskaradak ditu aipagai aste honetan Joseba Aurkenereak eleka sailean.

Joseba AURKENERENA|2018/12/31 07:15|0 iruzkin
Urtatseko euskal besta

IRITZIA- Urte berriari ongietorria emateko ohitura anitzak daude. Idazleak Euskal Herriko errituei buruzko idatzi du Eleka sailean. Besta zertan datzan eta bertan kantatzen diren bertsoak zein abestiei buruz azalpenak eskaini ditu.

Egoitz URRUTIKOETXEA|2018/12/17 07:50|0 iruzkin
Jaka horiak

IRITZIA - Jaka horien mugimenduak lortu duen indarraz aritu da gaurkoan Egoitz Urrutikoetxea. Erregai zergaren kontrako jarreraz haratago bestelako aldarrikapenak indartu eta sistema bera zalantzan eman duela dio.

Joseba Aurkenerena|2018/12/14 13:59|0 iruzkin
Olentzero eta Eguberri, neguburuaren inguruko aroa

[IRITZIA] Eguberri hurbiltzen zaigu eta garai honi loturiko ohiturei buruz hitz egin du Joseba Aurkenerenak Eleka sailean. Olentzero hitzaren teoriak aipatzeaz gain, pertsonaiari loturiko hainbat kontakizun plazaratu ditu idazleak, besteak beste.

Orria 3/ 15
KLIK
Gaur 8

Lerro hauen gainean ageri den argazkia Aljeriako Independentzia Gerraren garaian egindakoa da, 1954 eta 1962 bitartean, deskolonizazio prozesu betan. Garai hartan, soldaduska egiten ari ziren Ipar Euskal Herriko ehunka gazte errekrutatuak eta borrokara behartuak izan ziren. 102 euskal gaztek galdu zuten bizia. Argazkia Heletako (Nafarroa Beherea) Piarres Aintziart idazleak egindakoa da, 1960an, Aljeriako Chellala herrian, eta soldaduska egiten ari zen konpainiarekin ageri da bertan. Argazkiaren ezkerreko aldean dagoena da Piarres eta argazkia etxekoei bidaltzeko egin zuen. Piarres berak honakoa idatzi zuen 2003an bizitako esperientziaren inguruan: «Oraindik oso gai mingarria da niretzat, oraindik errudun sentitzen naiz, nahiz eta badakidan nik ez nuela ezer txarrik egin… Ez genuen deus esan eta gerrara joan ginen».