Joseba AURKENERENA|2019/06/20 17:10|0 iruzkin
Eguzkiaren besta  eta lurraren indartzea

IRITZIA- Udako solstizioa gainean dugu, Donibane Gaua, Jondane Johane…, eta horien inguruko sua, dantzak, kantak eta gainerako errito zaharrak. Jadanik, herrietan besta prestatzen hasiak dira: su-metak egiten, lizar adaxkak ateburuetan jartzen, lizarra edota gereziondoa herrietako plazan ezartzen, elorrizuriko adaxkak sukaldeetan ipintzen… Eguzkia indartsu datorkigu eta laster zeruko gaina ukituko du. Ekiaren gaua da eta euskaldunok gogotik gurtzen dugu.

Paxkal Lafitte, Filipe Aramendi, Eneko Aldana, Leire Larrasa, Claire Legardinier eta Iker Elizalde|2019/06/17 07:15|Iruzkin 1
G7: arduragabekeriaren gailurra

IRITZIA- Hego Lapurdiko hainbat hautetsik abuztuan Biarritzen iraganen den G7 gailurrak izanen dituen eraginak deitoratu dituzte iritzi artikulu honen bidez.

Joseba AURKENERENA|2019/06/12 07:35|0 iruzkin
Raimundo Lanas, Nafarroako jotari handia

IRITZIA- Raimundo Lanas izan da, zalantzarik gabe, Nafarroak izan duen jotari handienetako bat. Euskaraz ere ederki kantatzen zuen. 1939an, 31 urterekin hil zen. Hauxe da Joseba Aurkenerenak artikulu honetan azaltzen diguna.

Joseba AURKERENA|2019/06/03 06:55
Hegoak Taldea, Lapurdiko kantuaren aitzindari

Euskal kantua arrapizte aroan dela erran daiteke, eta horretan eragile handiak izan ziren 70eko hamarkadan, Euskal Herri osoan sortu eta zabaldu ziren taldeak. Horietako bat dugu Hegoak taldea Lapurdin itzal handia utzi zuen talde gaztea. 1975ean sortu zen Donibane Lohizunen. Aitzineko hamarkadan Alegera taldeak Lapurdiko bazterrak alaituak zituen euskal kantuaren xarmaz. Ziburun bazen ere Arrantzaleak taldea luzaz iraun zuena eta Lapurdiko kostaldean erabateko eragina eta arrasto sakona utzi zituen talde alai eta miresgarria.

Joseba AURKENERENA|2019/05/23 09:05|0 iruzkin
Iñoxenxio Gaztelumendi  eta Urruñako pianoa

IRITZIA- Piano soinuak erakarririk hurbildu zen Joseba Aurkenerena Urruñako Barruko Izarra izeneko etxera. Nekane nagusiak pianoaren jabe izan zen aitatxiren istorioa kontatu zion.

Egoitz URRUTIKOETXEA|2019/05/18 09:55|0 iruzkin
Estatu arrazoinaren espektakulua

IRITZIA- Josu Urrutikoetxea atxilotu zuen poliziak maiatzaren 16an. Bere semea den Egoitz Urrutikoetxeak gertariaz hausnartu du. “Iraganean katramilaturik nahi gaituzte”.

Joseba Aurkenerena|2019/05/07 13:50
Aita Mari, lo egin ezazu baga soinuaz!

Aita Mari zenaren bizia oroitarazi du Joseba Aurkenerenak aste honetako eleka sailean.

Egoitz URRUTIKOETXEA|2019/05/06 06:55|0 iruzkin
Herri harresi desobedientea

IRITZIA- ETA erakundearen disoluzioaren lehen urtemugaren karietara, gaur egungo egoeraz eta batez ere etorkizuneko erronkaz hausnartu du Egoitz Urrutikoetxeak.

Iñaki Egaña|2019/04/18 16:01|0 iruzkin
Jon Anzaren azken aurreko bidaia
Joseba AURKENERENA|2019/04/18 14:00|0 iruzkin
Pausu, pasabide eta gerla-leku

IRITZIA- Pausuko auzoari buruz idatzi du gaurkoan Joseba Aurkenerenak. Bertako zubia den pasabidearen historia gogora ekarri du, besteak beste.

Orria 1/ 15
BIDEOKLIPA
Xiberoots
Loading player...


Xiberoan sortutako Xiberoots reggae taldeak G7 goi bileraren aurkako abesti eta bideoklip hau zabaldu du.

ARGAZKI GALERIA
Guillaume FAUVEAU


Lehen aldiz, Euskal Herria Zuzenean festibala Irisarrin iraganen da ekainaren 28tik 30era. Elkarteko kideak zein laguntzaileak muntaketan buru belarri dabiltza ostiralerako dena prest uzteko helburuz. Kontzertuek, dantza ikusgarriek zein tailerrek programa aberatsa osatuko dute aurten.