Iurre BIDEGAIN|2015/01/26 12:08|0 iruzkin
LAB, igandetan irekitzeagatik legez kanpo den denda baten kontra

LAB sindikatuak igandetan idekitzen duen denda baten kontrako ekintza burutu du. Komertzioaren atea kateatuz, "legeak errespetatzeko direla" azpimarratu nahi izan dute manifestatzaileek. Iniziatiba, gaurtik aitzina Frantses estatuan aztertua izanen den Macron legeari lotu dute.

Kazeta|2015/01/19 09:05|0 iruzkin
Gidaririk gabeko autobusa

Bidarten sortu da. Autobusaren barnean zortzi bidaiari eta operadore bat, baina gidaririk ez. Momentuz La Rochelleko karriketan ikusten ahal da bakarrik, baina bere jatorria Ipar Euskal Herrian da.

Iurre BIDEGAIN|2015/01/01 11:45|0 iruzkin
Gazte laborariak, hautuz

2014 urtean laborari berrien instalazio kopurua mantendu da gazteei zuzendutako dotaziorako laguntzari esker. Departamenduko Laborantza Orientazioaren komisioak zehaztu duenez, orotarat zortzi etxalde berri sortu dira Ipar Euskal Herrian, familia etxaldeetatik kanpo. Elorri Falxa gazte ainhiztarrak, aldiz, aitaren segida hartu du, baina beretzat ere hausnartu beharreko urratsa izan da. "Entsegu bat" egiteko helburuarekin, erakasle lana utzi ondotik bere aitaren segida hartzea erabaki du, besteak beste, bere printzipioekin bat egiten duen lana ikasi nahi zuelako.

Orria 55/ 55
KLIK
Gaur 8

Lerro hauen gainean ageri den argazkia Aljeriako Independentzia Gerraren garaian egindakoa da, 1954 eta 1962 bitartean, deskolonizazio prozesu betan. Garai hartan, soldaduska egiten ari ziren Ipar Euskal Herriko ehunka gazte errekrutatuak eta borrokara behartuak izan ziren. 102 euskal gaztek galdu zuten bizia. Argazkia Heletako (Nafarroa Beherea) Piarres Aintziart idazleak egindakoa da, 1960an, Aljeriako Chellala herrian, eta soldaduska egiten ari zen konpainiarekin ageri da bertan. Argazkiaren ezkerreko aldean dagoena da Piarres eta argazkia etxekoei bidaltzeko egin zuen. Piarres berak honakoa idatzi zuen 2003an bizitako esperientziaren inguruan: «Oraindik oso gai mingarria da niretzat, oraindik errudun sentitzen naiz, nahiz eta badakidan nik ez nuela ezer txarrik egin… Ez genuen deus esan eta gerrara joan ginen».