Kazeta|2015/08/31 12:50|0 iruzkin
Lehen helburua lorturik, CLPBk kanpaina oraino segitzen du

CLPB esne kooperatibak abiatutako crowdfunding kanpainak lehen helburua lortu du: 100.000 euro biltzea. Hilabete bat baino gutiago behar izan du gainera kopuru hori lortzeko. Hala ere, Aldudeko gasnategia garatzeko xedea duen diru bilketa irailaren 28ra arte idekia izanen da, baina oraingoan 200.000 eurotan izanen da helmuga.

Kazeta|2015/08/27 17:20|0 iruzkin
Etxebizitza ministroa den Sylvia Pinelek, ez ditu Inxausetako jardunaldiak irekiko

Estatu frantseseko Etxebizitza ministroa den Sylvia Pinelek abuztuaren 28an iraganen diren Inxausetako solasaldiak ireki behar zituen, baina azkenean ez da Bunuzera joanen. Antolaketa, ekipamendu, bizitegi eta naturaren zuzendaria den Paul Delducek ordezkatuko du.

Iurre BIDEGAIN|2015/08/26 08:05|0 iruzkin |
Ikeak ateak irekiko ditu, eztabaideei pasalekua utziz

Baionan kokatzen den Ikea saltokiak bere ateak irekiko ditu abuztuaren 26an. Bizi ingurumenaren aldeko elkartearen ustez multinazionalaren "azalaren gibelean", kontsumo eredu masiboaren sustapena eta ingurumenaren kontrako eraginak ezkutatuak daude.

Argitxu DUFAU|2015/08/25 14:50|0 iruzkin
Gidariek SNCF enpresa auzietara eramanen dute

Blokeatua den egoeraren aitzinean, SNCFeko gidariek enpresa lan auzitegira eraman nahi dute, Bordele-Baiona ibilbideko segurtasun arazoak salatzeko xedez. SNCFek elkarrizketak ukatuko lituzke.

Kazeta|2015/08/21 12:35|0 iruzkin
Trenen greba asteburu huntan

Greba mugimendua burutuko dute SNCF-eko gidariek. Hendaia-Bordele ibilbidean segurtasun arazoak salatu nahi dituzte.

Iurre BIDEGAIN|2015/08/20 08:05|0 iruzkin
Lurzaindiak Domintxainen erosi dituen lurrak, laborarien esku

Lurzaindiak Domintxainen lau hektarea lur erosi ditu, laborarien esku ezartzeko. Interesatuek beren kandidaturak aurkeztu behar dituzte; norberak plantan ezarri nahi duen proiektua esplikatuz. Lurrak hurbiletik ezagutzeko, bisita bat antolatu du abuztuaren 20ean. 

Argitxu DUFAU|2015/08/18 13:00|0 iruzkin
Eritasun Asurantza Kutxako soldatadunek bitartekari bat eskatu dute

Bost hilabete dira Baionako Eritasun Kutxako langileak mobilizazioak burutzen ari direla. Lan kontratu finkoko teknikarien enplegatzea blokatua litzateke. Horren eraginez, bitartekari bat eskatzeko Estatu mailako Kutxara jo dute.

Arantxa MANTEROLA|2015/08/12 12:15|0 iruzkin |
"Macron legea" indarrean da, artikulu batzuk izan ezik

Gorabehera eta polemika ugariren ostean, Aldizkari Ofizial frantsesak abuztuaren 7an iragarri zuen "Macron legea". Konstituzioarekin talka egiten dutela-eta, artikulu batzuk kanpoan geratu dira oraingoz.

Kattin Chilibolost|2015/08/07 08:10|0 iruzkin
Crowdfunding kanpaina gasnategia garatzeko

CLPB esne kooperatibako kideek crowdfunding kanpaina bat abiatu dute Aldudeko gasnategiaren garapena laguntzeko. Diru bilketa irailaren 28a arte irekia izanen da.

Iurre BIDEGAIN|2015/08/06 11:50|0 iruzkin
Idoki etxe-merkatua, gaueko izarren azpian

Lehen aldiz, abuztuaren 7an Idokiren gaueko etxe-merkatua iraganen da Bunuzen. Aozteia etxaldearen bisita egiteaz gain, merkatuan erosi eta prestatutako afarian parte hartzeko parada eskainiko du.

Orria 39/ 46

 

BIDEOA
Gotzon ARANBURU
Loading player...


Errusiatik kanpoko eliza ortodoxo errusiar handiena da Nizakoa. 1903an hasi eta 1912an amaitu zituzten eraikuntza lanak, hiri honetara negua igarotzera etortzen ziren nobleak eta aberatsak haien beharretarako erabili zezaten. Ordudanik aberasten joan da kanpo eta barru, eta gaur egun milaka bisita jasotzen ditu urtero, baina hala ere Cote Azur-eko errusiarren topaleku eta otoitzleku izaten jarraitzen du beste ezeren gainetik. + Nizako San Nikolas katedrala (wikipedia | FR)