Kattin Chilibolost|2015/06/30 12:20|0 iruzkin
Baigorrik badu osasun etxea

Mediku gazte bat jin berria da Baigorriko osasun etxera, berri “ona, baina ez nahikoa” osasun etxeko langileentzat.

Goizeder TABERNA|2015/06/26 11:25|0 iruzkin
Uber garraio zerbitzuak taxi gidarien kezka eragin du

Internet bidezko garraio zerbitzu berriaren kontrako haserrea erakutsi dute taxi gidariek Biarritzen. Frantses Barne ministroak legez kanpo legokeen jarduera horren kontra arituko dela hitz eman die.

MAIDER IANTZI GOIENETXE|2015/06/23 15:50|0 iruzkin
Gasnaren salmentak igotzen ari dira eta Eroskik badu horretan zerikusia

Eroskiren eta Idiazabal Jatorri Deituraren arteko itunak kontent utzi ditu denak eta hori ez da errexa; hala adierazi zuen Gotzon Elizburu Eroskiko Aliantza Estrategikorako zuzendariak Ordiziako Artzain Egunean, jaki preziatu hau posible egiten dutenen omenaldia jasotzean.

Iurre BIDEGAIN|2015/06/22 11:55|0 iruzkin |
Sarde-Sardexka: jendearen eta laborantza herrikoiaren arteko lotura

Sarde-Sardexkak dastamenaren zentzua erabilaraziz, gizartea laborantza herrikoira hurbildu nahi du eta horretarako zerbitzu ezberdinak proposatzen ditu. Aurten, Idoki elkartearekin partaidetza indartu dute, biek "balore berdinak defenditzen" dituztelako.

Arantxa MANTEROLA|2015/06/18 11:47|0 iruzkin |
Diputatuak baztertuz onartu da ekonomia sustatzeko Macron legea

Otsailean Asanblea Nazionalean lege proiektuaren lehen irakurketan egin moduan, ekainaren 16an ere Konstituzioaren 49.3 artikulua erabili zuen Gobernuak diputatuek bozkatzea saihestu eta ekonomia sustatzea xede duen legea onartzeko. Oposizioak zentsura mozioa iragarri du.

Argitxu DUFAU|2015/06/18 10:50|0 iruzkin
"Biarritz Euskal Herri", marka bakarra lurralde osoarentzat

Max Brissonek departamenduko turismo politikaren estrategia berria aurkeztu du. "Biarritz Euskal Herri" markaren sorkuntzarekin, udako turismoan kontzentratzeaz gain, urte osoko eskaintza bultzatu nahi du.

 

Kattin Chilibolost|2015/06/17 09:45|0 iruzkin
Laborantza industrialaren kontrako aldarrikapena, epaitegian

Ekainaren 17an Confédération Paysanne sindikatuko bederatzi militante epaitegian jujatuko dituzte. 1.000 behien etxaldearen kontrako ekintza bat leporatzen diete. Azkenean, justiziak irailaren 16an deliberoa plazaratuko du.

 

Kattin Chilibolost|2015/06/16 07:55|0 iruzkin
Izura, formakuntza eta garapenaren bidegurutzean

Ibiakoitzean, Izurako Haize Berri egoitza berrituaren ate idekitzea izan da. Ordutik aitzina, laborantza sektoreko elkarte eta formazio zentroaren elkarguneak tokiko dinamizazioa bultzatuko du.

Iurre BIDEGAIN|2015/06/12 14:45|0 iruzkin |
"Gaurko sare ekonomikoa, sasoiko lanekin antolatua dago"

Ekainaren 13an, Ipar Hegoa fundazioak "Gazteen aukerak eta etorkizuna Ipar Euskal Herrian" lelopean mintegi bat antolatu du Kanbon. Mission Localeko langilea den Zigor Goieaskoetxeak, zerbitzuak zein funtzio betetzen duen azaltzeaz gain, gaur egungo gazteen egoera zein den azaldu du.

Kazeta|2015/06/11 11:10|0 iruzkin |
Gazteen aukerak eta etorkizuna aipagai Ipar Hegoa fundazioaren eskutik

"Gazteen aukerak eta etorkizuna Ipar Euskal Herrian" lelopean, ekainaren 13an Ipar Hegoa fundazioak mintegi bat antolatuko du Kanbon. Profesionalek hausnarketak plazaratzeaz gain, lekuko hautetsiek eta gaztek ere parte hartuko dute. 

Orria 36/ 40

 

ARGAZKI GALERIA
Isabelle MIQUELSTORENA


Zirtzilek Uztaritzeko plaza konkistatu dute otsailaren 13an. Beren dantza eta musikak publikoa loriatu dituzte. Purgiko pilota plazan bukatu den ibilbidean laminak ere agertu dira. Arratsaldeko 19.30ak aldera zanpantzarraren auzia burutu dute parte hartzaileek.