Maite UBIRIA|2018/06/19 13:55|0 iruzkin
Beren kexak entzunarazi dituzte pentsiodunek

Pentsiodunek La République En Marche alderdiko diputatuen egoitzetara eramen dituzten beren kexak. Erretreten izozketa gaindituz pentsiodunen erosteko ahalmena bermatzea galdegin diote Florence Lasserre-David diputatuari.

Kazeta|2018/06/16 15:15|0 iruzkin
LAB sindikatua igandeetan lan egiteko erabakien kontra

"Bizitzeko egunak" ekimena antolatu du sindikatu abertzaleak ekainaren 17ean. Hazparnen iragan da, eta hipermerkatuak igandeetan eta jai egunetan idekitzeko erabakien kontrako aldarrikapena eraman du.

Kazeta|2018/06/14 06:45|0 iruzkin
Etxe baten inguruko kalapita Donapaleun

Donapaleuko auzapezak Herriko Etxeak "Villa Florence" erostea nahi du osasun etxe bat egiteko. Alta, osasun etxe hori beste nonbait eraiki nahi du Euskal elkargoak.

Maite UBIRIA|2018/06/12 06:50|0 iruzkin
Baiona: bestak ordaintzeko sistema auzitara eraman du oposizioak

Baionako besten ordainketa kudeatzeko zailtasunak agerian utzi ditu Herriko Etxeko oposizioak azken kontseiluan. Jean-René Etchegarayk plantan ezarriko duen dispositiboa auzitan jartzea erabaki dute abertzaleek.

Kazeta|2018/06/02 09:35|0 iruzkin
Ficoba erakustazoka berdez jantzirik

Ekainaren 1etik 3ra iragaiten ari da Bioterra Produktu Ekologikoen, Bioeraikuntzaren, Energia Berriztagarrien eta Kontsumo Arduratsuaren Euskadiko azoka. 170 erakusketarik baino gehiagok parte hartuko dute hamabost urte bete dituen ekimenean.

Kazeta|2018/05/31 07:05|0 iruzkin
Euskoa: akordio bat lortu dute Baionako Herriko Etxeak eta prefetak

Badirudi Baionako Herriko Etxea eta Pirinio Atlantikoetako prefetaren arteko kalapita judiziala bukaerara ailegatu dela. Euskoekin ordaindu ahal izateko hitzarmenari buruzko akordio bat lortu dute bi aldeek.

Kazeta|2018/05/29 06:50|0 iruzkin
Euskoaren astea hasi da Ziburun

Maiatzaren 29tik ekainaren 3ra, animazioak, bilkurak publikoak, informazio mahaiak eta poteoak izanen dira Ziburun iraganen den Euskoaren astearen karietara.

Haritz LARRAÑAGA|2018/05/23 13:45|0 iruzkin
Sindikatu guztiak bat eginik zerbitzu publikoaren alde

Emmanuel Macronek plantan ezarri nahi duen erreformaren kontra 1.800 bat pertsona batu dira Baionako karriketan. Funtzio publikoaren defentsan, sindikatu denak batu ziren. Halaber, Biarritzeko aireportuan zein trenbideetan ere protestak burutu zituzten.

Kazeta|2018/05/18 17:10|0 iruzkin
Euskoa: Estatu Kontseiluarengana jo du Baionako Herriko Etxeak

Dei Auzitegiak Baiona eta Euskal Monetaren arteko hitzarmena behin behineko eten ondotik, Herriko Etxeak Estatu Kontseiluarengana jotzea erabaki du.

Kazeta|2018/05/18 06:50|0 iruzkin
Baionako bestak ordaindu beharko dira asteburuan

Joan den martxoan martxan jarritako ikerketaren ondotik, Baionako bestetara joateko 7 edo 8 euro pagatu beharko dela ziurtatu du Herriko Etxeak.

Orria 1/ 44
HAMAIKA TELEBISTA

Loading player...


Hogei urte pasako ibilbidearen aitorpen gisa, Anarik Adarra saria jasoko du Donostia Kulturaren eskutik, ostegunean, Viktoria Eugenia antzokian. Ibilbide horretan ondoan izan dituen musikariekin eta zaleekin ospatzeko baliatuko du saioa, atzera begiratzeko baino gehiago. Bere hitzetan, ez baita nostalgikoa.