Kazeta|2019/07/23 07:25|0 iruzkin
Baionako bestez gozatzeko Euskoa eskura

Euskal Moneta elkarteak Baionako bestetan tokiko moneta erabili ahal izateko gutun-azal bereziak eskainiko dizkie bestazaleei.

NAIZ|2019/07/15 13:55
EHUko ikasleen %85ak prestakuntzari lotutako lana du titulazioa eskuratu eta hiru urtera

2015eko EHUko promozioaren %87k enplegua aurkitu du hiru urte geroago. Enplegu batera jotzeko batezbestekoa hamaika hilekoa da, eta normalean prestakuntzari lotutako enpleguetan.

Kazeta|2019/07/06 14:45|0 iruzkin
Itsasuko gereziarentzat jatorrizko deitura babestuaren bila

Xapata elkartean elkartzen diren laborari ekoizleen nahia litzateke Itsasuko gereziak AOP marka ukaitea.

Maite UBIRIA|2019/07/01 07:35|0 iruzkin
Tarifa bereziak A63 eta A64 maiz baliatzen dituzten auto gidarientzat

ASF autobide sareak eta Euskal Elkargoak sorturiko lankidetzari esker, A63 eta A64 maiz baliatzen dituzten auto gidariek bidesari apalagoak ordaintzen ahalko dituzte heldu den urritik aitzina.

Maite UBIRIA|2019/06/29 08:40|0 iruzkin
Paxkal Indo Garapen Kontseiluko lehendakari berria hautatu dute

Caroline Phillipsek dimisioa aurkeztu ondotik, presidentearen funtzioa behin-behinean Phillipe Maiteren esku gelditu zen. Ekainaren 28an iragan zen bozketan Paxkal Indo hautatu dute Garapen Kontseiluko lemazain berria izateko.

Haritz Larrañaga|2019/06/25 07:30|0 iruzkin
“Lekuko energia berriztagarria” eskaintzeko prest dago Enargia

Enargia kooperatibak iragarri duenez, uztailaren batetik aitzina, kontagailu elektriko bat duen Ipar Euskal Herriko edozein biztanleri “lekuko energia berriztagarria” eskaintzen ahalko dio.

GARA|GARA
Labore Txingudik babesa eskatu du kalera ireki eta handitzeko

Duela bi urte jaio zen Labore Txingudi, bailarako kontsumoa, ekoizpena eta elikadura eraldatzeko irabazi asmorik gabeko elkartea. Pixkanaka, jendearen laguntzarekin, indartzen doa eta pauso handi bat eman nahi du orain: Lakaxita gaztetxetik Irun erdialdera joanen da.

Maite UBIRIA|2019/06/19 13:55|0 iruzkin
Baionako Avironek bat egin du euskoarekin

Baionako Avironek euskal monetarekin bat egiten duen lehen kirol talde profesionala da. Elkarteko ordezkariek eta kirol taldeko zuzendaritzako zein zaleen arteko ordezkariek hitzarmena aurkeztu dute ekainaren 18an.

Haritz Larrañaga|2019/06/19 07:33|0 iruzkin
Uztailaren 23an jakinaraziko da ahate hazleen eta ELBren kontrako auziaren epaia

Zigor ekonomikoak eskatu ditu prokuradoreak ahate hiltzeari uko egin zioten abeltzainen zein horiek sostengatzeko mobilizatu ziren ELBko kideen kontra. Bakoitzarentzat 2.000 eurotik gorako isuna eskatzen du, hain zuzen. Uztailaren 23an bere erabakiaren berri emanen du justiziak.

Kazeta|2019/06/18 08:19|0 iruzkin
Aurtengo Lurramaren gaia klima izanen da

Laborantza herrikoiaren azoka azaroaren 8tik 10era iraganen da Biarritzeko Irati gelan. “Klima, bizia da” lema hautatu dute aurtengo ediziorako eta urtero bezala, gaia osotasunean tratatuko da, bai orokorki bai lokal mailan. Gomitatu nagusiak eta konferentzien egitaraua presentatu dituzte.

Orria 1/ 55
ARGAZKI GALERIA
Foku


1963. urtetik ospatzen den Baztandarren Biltzarraren edizio berri bat ospatu da gaur Elizondon, baztandarren arteko senidetasun jai handia eginez. Ibarra osatzen duten 15 herrietako biztanleek egindako karrozak ibili dira bertako karriketan zehar.