Iurre BIDEGAIN|2015/01/15 08:35|0 iruzkin
"Borroka armatua bukatua denean, arriskutsua bilakatu niz?"

Intza Oxandabaratzen auzia urtarrilaren 21ean iraganen da. Bere bikotea, Julen Mujika abenduaren 11n aske gelditu ondoren, hilabete bat izan dute familiaren eredua ezagutu eta bizitzeko. Heldu den larunbatean, Intza Oxandabaratz, Aurore Martin eta beste epaituen aldeko manifestazioa eginen da Donibane Garazin.

Kazeta|2015/01/14 22:30|0 iruzkin
Madrileko auzia, urtarrilaren 29rat atzeratua

Aurore Martin, Haizpea Abrisketa eta beste 33 militante abertzaleren auzia, azkenean, urtarrilaren 29an izanen da. Aste huntako atxiloketen ondotik, abokatarik gabe gelditu ziren auzipetuek prozedura gelditzea galdegin zuten.

Kazeta|2015/01/14 16:35|0 iruzkin
EHLG: hamar urte laborantzaren alde borrokan

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak hamar urte betetzen ditu. Heldu den urtarrilaren 17an, nekazaritzaren alde egindako ibilbidea ospatuko da Ainhiza Monholosen. Urteurrenarekin, Mixel Berhocoirigoin lehendakariak lehendakaritzaren erreleboa pasatzeko parada ikusi du.

Kazeta|2015/01/13 13:45|0 iruzkin
Uztaritzeko euskara ofizialaren ebazpena urtarrilaren 27an ezagutuko da

Uztaritzeko Herriko etxearen kontrako auzia gaur iragan da Pauen. Atzo herriko euskararen ofizialtasunaren inguruko txostenak argitaratu zen eta gaurkoan, azken aldian gertatu ez zena, txostengile publikoak bat egin du idatzitakoarekin. Epaileak erabaki du urtarrilaren 27an ebazpena iragarriko duela.

 

Kazeta|2015/01/13 12:15|0 iruzkin

Mertxe Aizpuruak, Udalbiltzako lehendakariak eta Jean-Michel Anchordoguyk lankidetzarako hitzarmena izenpetu dute "Onddoenea egitasmoa" aitzina eramaiteko. Akordioari esker, Udalbiltzak Baxe Nafarroko herriari 150.000 euroko laguntza eman dio.

Justine GIRAUDEL |2015/01/09 09:57|0 iruzkin
Euskal laborantzaren nortasun agiria, etorkizunari so

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak nekazaritzaren azterketa sakon bat egin du, bi ataletan islatua. Helburua lurraldearen errealitatea ezagutaraztea da, laborantzako aktibitate dinamiko eta erakargarri bat mantentzeko.

KAZETA|2015/01/07 11:10|0 iruzkin
Garaziko desbideratzearen uztea : kontseilu nagusiak ezeztatzen du

Hirurogei urteko gora-beheren ondotik, kontseilu nagusiak Donibane Garaziko desbideratzea ezeztatu duela iragarri du François Maitiak. Baina, kontseilu nagusiak adierazpen horiek ezeztatu ditu eta azpimarratu du proiektua "gelditua" dela, baina "ez abandonatua".

KAZETA|2015/01/05 11:49
CADEk Uztaritzen agertutako "zabortegi basati" bat salatu du

CADE kolektiboak Uztaritzeko auzapezari, Bruno Carrère-i gutun bat bidali dio Bordaberria bidean sortutako "zabortegi basati" bat salatzeko. "Obra hondakinak edo hondakin toxikoak" badirela ohartaraziz, auzapezaren interbentzioa aldarrikatu dute.

|2015/01/04 00:22
taberna, goizeder|2015/01/03 14:00|0 iruzkin
Hautetsiek azkarki galdegin dute "Intza libre" egotea

Intza Oxandabaratz gamartiarra aske egotea eskatuz, 217 hautetsik izenpetu dute haren sustengu komiteak prestatutako mozioa. Gainera, Sylviane Alaux, Jean Lassalle, François Maitia, Alice Leiciagueçahar eta Beñat Arrabit-ek gutun bat zuzendu diote urtarrilaren 21ean epaituko duen jujeari.

Orria 21/ 22
ALBISTEA IRUDITAN
Azken agurra Patrick Oçafraini
Guillaume FAUVEAU


Eritasun baten eraginez maiatzaren 12an zendu zen Patrick Oçafrain pilotariaren ehorzketak iragan dira asteazken honetan Baigorrin. Elizara sartzerakoan, ohorezko lerroa egin diote bertara hurbildutako pilotariek. Leku eskasa dela eta, lagun anitzek kanpoan gelditu behar izan dute.

 

ARGAZKI GALERIA