Iurre BIDEGAIN|2015/02/11 12:05|0 iruzkin
Sagartzea elkarteak berregituraketa bat behar du

Sagartzea elkarteak 25 urteko ibilbidea du gibelean. Urte hauetan Ipar Euskal Herriko 60 bat sagar mota atxeman dituzte. Elkarteari interesatu diren gazteekin, ohartu dira "belaundaldia aldatu" dela eta entitatearen "berregituraketa" geroz eta beharrezkoagoa dela.

Kazeta|2015/02/06 08:20|0 iruzkin
Palestina eguna ospatuko da larunbatean Makean

Uda honetan Palestinan brigadan izan diren kideak, talde batzuekin batera, Palestina eguna antolatu dute larunbatean Makean. Hitzaldietaz gain, bertso-bazkaria, dokumental bat eta kontzertuek Palestinako herrira hurbialaraziko dute gerturatuko direnei.

Kazeta|2015/02/03 09:48|0 iruzkin
Baxe Nafarroa eta Xiberoa elurrez estalia

Alerta laranja iragarria da atzotik gaur atsaldera arte. Izotza baino, elurraren mehatxua zegoen eta iragarpenak bat egin du eguraldiarekin. Baxe Nafarroa eta Xiberoa elurrez estalia iratzarri da eta horrek bideen zirkulazioa oztopatu du.

Arantxa MANTEROLA|2015/01/28 09:52|0 iruzkin
"Uztaritzen elebitasuna errealitate bat da"

2014.urteko ekainean Uztaritzeko Herriko Etxeak euskara ofiziala izendatzea erabaki zuen. Prefetak erabaki hunen kontra egin zuen eta atzo epaitegiak behin betiko baliogabetzea erabaki du. Auzapezordearentzat ez da ustekabea izan, baina gai honen gainean «hipokrisia eta kontraesan asko» dagoela uste du.

Kazeta|2015/01/27 17:25|0 iruzkin
Euskaldun Gazteriak GALT proiektua berriz abiatuko du Baxe Nafarroan

Euskaldun gazteriak bigarren aldiz GALT (Gazteendako Aurrezkirako Lekuko Taldea) proiektua abiaraziko du 2015.urtean. Elkartasunezko aurrezki sistema hunen helburua da Baxe Nafarroko gazteei diru laguntza bat eskeintza, enplegua, euskara, enpresen sorrera eta zonaldean instalazioa sustatzeko.

Iurre BIDEGAIN|2015/01/27 10:20|0 iruzkin
Epaitegiak deuseztatu du euskaren ofizialtasuna Uztaritzen

Uztaritzeko Herriko Etxeak jakin du epaileak euskararen ofizialtasuna deuseztatu duela. Hemendik hamabost egunera erabakiari buruzko arrazoiak jasoko ditu Herriko Etxeak. Maite Haranek, Uztaritzeko axuantak zihurtatu du euskararen aldeko "hizkuntz politikarekin" segituko dutela.

 

Kazeta|2015/01/26 17:05|0 iruzkin
EHEk euskaldunen kontrako erasoak salatu ditu Uztaritzen

Euskal Herrian Euskaraz (EHE) egitasmoak agerraldia egin du Uztaritzen, "Udalak eta biok euskaraz/ Herriko etxeak eta biok, euskaraz" dinamikaren lehen emaitzak aipatzeko. Honetaz gain, Uztaritzeko herriko etxeak euskara ofiziala izendatzeko erabakia aipatuz, euskaldunon kontrako erasoak salatu dituzte.

Iurre BIDEGAIN|2015/01/23 10:26|0 iruzkin
EHZ: "20 urte, urtero sortzen!"

EHZk hogei urte betetzen ditu aurten. Garai huntan oztopoak gainditu eta hiru egunez "Euskal Herri ideal bat" sortzeko gaitasuna lortu du. Aurtengo edizioa berrikuntzaz beterik dator. Besteak beste, eskaintza kultura zabalagoa proposatuko du eta hunen bidez kultur eta politikaren gogoeta sustatuko du.

Iurre BIDEGAIN|2015/01/23 10:05|0 iruzkin
Korrikako ibilbideak urratsa eman du

Korrikaren 19.edizioa martxoaren 19an hasiko da Urepeletik eta 29an bukatuko da Bilbon. Argitaratu berria da Euskal Herrian zehar izanen duen ibibidea. Lehenengo hiru egunetan Ipar Euskal Herria zeharkatuko du.

Iurre Bidegain|2015/01/22 09:30|0 iruzkin
Garazi-Baigorriko pizinak

Herri elkargoko gehiengoak pizina proiektua onartu du eta orain finantziazio iturrien bila ari da. Proiektuak Donibane Garazin erdi estalia izanen den pizina eta konpetiziorako izanen den beste igerileku bat sortzeko helburua du. Oposizioak "lurralde osoa" kontutan hartuko lukeen egitasmoa proposatu du; Baigorriko "funtzionalitatea" mantentzeko eta zerbitzuen zentralizazioa oztopatzeko.

Orria 20/ 22
ARGAZKI GALERIA
Guillaume FAUVEAU


S.O.S Tout-petits elkarteak antolaturik, elkarretaratze bat iragan zen ekainaren 21ean Baionan abortuaren eskubidea gaitzesteko. Ordu eta toki berean, emazteen gorputzaren kontrolaren kontrakoak elkartu ziren ere.