Iurre BIDEGAIN|2018/07/19 13:01|0 iruzkin
Tokiko zerbitzuen kalitatearen defentsan

Donibane Garazi-Baiona trenbidearen egoera salatu dute 90 pertsonek uztailaren 19an iragan den manifestazioan. CGT, LAB eta Sud Rail sindikatuak Baxe Nafarroako herrian elkartu dira, bide batez, Gobernu frantsesaren erreforma beste behin salatzeko.

Kazeta|2018/06/14 06:45|0 iruzkin
Etxe baten inguruko kalapita Donapaleun

Donapaleuko auzapezak Herriko Etxeak "Villa Florence" erostea nahi du osasun etxe bat egiteko. Alta, osasun etxe hori beste nonbait eraiki nahi du Euskal elkargoak.

G.T.|2018/04/30 16:30
Roxanaren bizilaguna kartzelaratu du epaileak

Larunbatean, apirilaren 28an, auto batez kolpaturik hil zen emaztearen bizilaguna auziperatu du instrukzio epaileak. Ostegunean aztertuko du atxilotzearen eta askatasunen epaileak kartzelan gelditzen den.

Haritz LARRAÑAGA|2018/04/30 08:00|0 iruzkin
Altsasukoak gogoan Nafarroaren Egunean

Euskal Herri osotik gerturatutako milaka lagun elkartu dira Baigorrin, Nafarroaren egunaren 40. urteurrenean. Nahigabeko protagonista bilakatu da Altsasu, eta ozen entzun da mugarik gabeko Nafarroa eraikitzeko deia.

Kazeta|2018/04/28 10:57|0 iruzkin
Emazte bat zendu da Donibane Garazin auto batek harrapatuta

Hogeita hamabi urteko emazte bat zendu da larunbat goizalde honetan Donibane Garazin. Paueko SDIS 64 egiturak emandako informazioaren arabera, auto batek harrapatuta hil da emaztea. Bere bikote ohia atxilotu dute jendarmeek. Haatik, prokuradoreak mementoz azaldu duenez, istripu bat izan da jazotakoa.

Iurre BIDEGAIN|2018/04/20 12:45|0 iruzkin
Mugikortasuna aztergai Lema Egunean

EAJk antolatzen duen Lema Egunak Garazi-Baigorri lurraldeko mugikortasunaren gaia aztertuko du. Eztabaida-mintzaldia apirilaren 20ean iraganen da Irulegin.

Iurre BIDEGAIN|2018/04/16 07:35|0 iruzkin
Nafarroaren Eguna, aberatsa eta anitzago

Berrogei urte beteko ditu aurten Nafarroaren Egunak. Apirilaren 30ean Baigorrin iraganen den ekimenaren programazioa aberatsagoa eta anitzagoa izanen da. Igandeko ospakizunaz gain, hainbat kultur ekimen prestatu ditu Basaizea elkarteak. Horien artean, apirilaren 28an iraganen den Bestofaldia.

Idoia ERASO|2018/04/05 11:00|0 iruzkin
Komunikazio ez bortitza hizpide Arberoako ikastolan

Donamartirin ikastola sortu zutenez geroztik, bada jada hamar urte, komunikazio ez bortitzak egituratzen du proiektua. Ikasle kopuru emendaketari aurre egiteko, teknikak garatzen joan dira. Bihotz handia eta enpatiaren hizkuntza ardatz dituen Lepe jirafa dute gidari.

Kazeta|2018/03/16 07:50|0 iruzkin
Aiherran kabalkada bat antolatzeko bilkura publikoa

Heldu den urteko udan kabalkada bat antolatzeko helburuz, bilkura publiko bat prestatu du martxoaren 23rako Aiherrako Beltzultze elkarteak.

Iurre BIDEGAIN|2018/03/13 13:05|0 iruzkin

EH Bai eta Aitzina gazte antolakundeko kideek aurtengo Aberri Eguna antolatu dute apirilaren 1erako Donibane Garazin. Ipar Euskal Herrian arrakasta bildu nahi duen ekimena "Herriak eraiki, herriak erabaki" lemapean iraganen da.

Orria 1/ 18

 

BIDEOA
Gotzon ARANBURU
Loading player...


Errusiatik kanpoko eliza ortodoxo errusiar handiena da Nizakoa. 1903an hasi eta 1912an amaitu zituzten eraikuntza lanak, hiri honetara negua igarotzera etortzen ziren nobleak eta aberatsak haien beharretarako erabili zezaten. Ordudanik aberasten joan da kanpo eta barru, eta gaur egun milaka bisita jasotzen ditu urtero, baina hala ere Cote Azur-eko errusiarren topaleku eta otoitzleku izaten jarraitzen du beste ezeren gainetik. + Nizako San Nikolas katedrala (wikipedia | FR)