Kazeta|2019/07/22 14:10|0 iruzkin
Baionako bestetako Karrikaldia prest da

Uztailaren 25etik 28ra Lapurdiko hiriko bestetan Karrikaldiak izanen duen egitaraua ezagutarazi dute jada. 16:30tatik aitzina, ekitaldi kultural ezberdinek Jacques-Portes plaza girotuko dute.

Maite UBIRIA|2019/07/10 07:00|0 iruzkin
Berritasunez josita heldu dira Baionako bestak

Iaz martxan jarritako besten ordainketa sistemari esker, 1,3 milioi euro eskuratu zituen Baionako Herriko Etxeak. Horri esker, segurtasun kostuari aurre egiteaz gain, uztailaren 24tik 28ra iraganen den programaren baitan proposamen berriak eginen ditu.

Maite UBIRIA|2019/07/09 15:55
Baionako bestak: segurtasun neurri berriak baita ordaintzeko ereduan hainbat egokitzapen ere

Bigarren urtez jarraian, 8 euroko sarrera beharko dute ordaindu uztailaren 24tik 28ra iraganen diren Baionako bestez gozatzeko kanpotik etorritako bisitariek. Iaz, sistema horri esker 1,3 milioi euro eskuratu zituen Herriko Etxeak. Horren bidez, segurtasunaren kostuari aurre egiteaz gain gaur aurkeztu duten besta-egitaraua «proposamen berriekin hornitzeko» aukera izan dute.

ARGAZKI GALERIA
Foku


1963. urtetik ospatzen den Baztandarren Biltzarraren edizio berri bat ospatu da gaur Elizondon, baztandarren arteko senidetasun jai handia eginez. Ibarra osatzen duten 15 herrietako biztanleek egindako karrozak ibili dira bertako karriketan zehar.