Erronkarierazko irainak

Idazleak Luziano Bonaparteren bizia aipatu du Erronkariko euskarari buruz egindako lana nabarmenduz. Hain zuzen, Bonapartek bere idatzietan Erronkariko hegoaldeko herrietara gibelatzen hasia zelan kontatu zuen. Euskalkia aztertu dutenen artean Lasa anaiak daude. Aurkenerenak omenaldi txiki bat egin die bere artikulu berrian.

 

2016/05/12 | 0 iruzkin

XIX. mendeko berrogeita hamarreko hamarkadaren bukaeran Luis Luziano Bonaparte printze hizkuntzalaria euskaraz arduratu zen eta Euskal Herrira etorri zitzaigun gure hizkuntza hobeto aztertu ahal izateko. 1856tik 1869ra bost bidaia egin zituen. Bere ikerketak burutzeko euskal herrialde guztietako berriemaileak baliatu zituen, hala nola Joan Piarres Duvoisin aduanetako lapurtar kapitaina, Jose Antonio Uriarte, Jose Sanper apaiza, Mariano Mendigatxa eta Prudentzio Hualde bidankozetarrak, Klaudio Otaegi zegamarra, Aita Ibarnegarai, Emmanuel Intxauspe zuberotar kalonjea. Lan-metodo moduan, berriemaile horiei Bibliako pasarte ezagunak toki jakin bateko euskaran jartzeko eskatzen zien eta barreiatuta zeuden eskuizkribu zaharrak bildu eta aztertu zituen. Bere sailkapenean hiru multzo handitan zortzi euskalki, hogeita bost azpieuskalki eta berrogeita hamar aldaera bereizi zituen. Horiek denak ongi azalduta jasotzen zituen bi mapa burutu zituen, “Deux Cartes des sept Provinces Basques” izenaz bataiatu zituena. Sailkapen horretan eta lehen aldiz erronkariera izeneko euskalki edo euskal dialektoa aipatzen da.
   
Bonaparte Printzeak bere izkribuetan aipatzen duenez, garai hartan Erronkariko hegoaldeko herrietan euskara gibelatzen hasia zen. Hortik aurrera galtze prozesuak ez du etenik izan, ekialde muturreko euskal dialektoa guztiz galdu den arte. 1991. urtean hil zen Fidela Bernat, euskalki hori ama-hizkuntza zuen azken euskalduna.

Ainitz izan dira erronkariera aztertu duten hizkuntzalariak: Pedro Irizar, Txepetx, Koldo Artola, Alberto Angos, Aitor Arana, Koldo Zuazo, Jose eta Beñat Estornes Lasa anaiak…  Josek 1968an argitaratu zen “Erronkariko uskara” izeneko gramatika utzi zigun eta Beñatek, erronkarierari eskainitako beste hainbat libururen artean, 1997an plazaratu zuen “Erronkariko uskararen hiztegia” deitzen den hiztegi miresgarria. Hauxe da honako irain-zerrenda egiteko erabili dudan iturria. Hiztegi hau altxor handia dugu erronkarieraren lexikoa aztertzeko orduan, eta froga gisa, ikus dezagun zer-nolako aberastasuna erakusten digun irainen arloan. Artikulu ttiki hau izan dadila Erronkariko uskarari eta Izabako Estornes Lasa anaiei eskaintzen diedan ene omenalditxo xume baina bihotzekoa.

Aalkebage. Ahalkegabea, lotsagabea.
Aalkegarri: Lotsagarria.
Aalkeor: 1.- Lotsagarria, ahalkegarria. 2.- Lotsatia, beldurtia.
Aalketruk: Lotsati handia.
Aborritu: Arbuiagarria.
Abre: Basatia, animalia-puska.
Abretruk: Asto samarra, animalia-puska.
Abretu: Animalia-puska.
Adan: Arlotea.
Agobero: 1.- Kalakaria. 2.-Muturluzea.
Aita-karats: Aitak arbuiatzen duena.
Aitandixarko: Barregarria.
Aizenbage: Duin ez dena, izenik gabea.
Aizun: Faltsua, hitz gabea.
Aizuntruk: Faltsutua, gaiztotua.
Akuilari: Marizirika, zirikatzailea.
Alastazale: Jotzeko joera duena.
Alkebage. Ahalkegabea, lotsagabea.
Alkegarri: Lotsagarria.
Alkeor: 1.- Lotsagarria, ahalkegarria. 2.- Lotsatia, beldurtia.
Alketruk: Lotsati handia.
Altakoi: Aldakorra. Iritziz maiz aldatzen duena.
Altakor: Aldakorra. Iritziz maiz aldatzen duena.
Altxabe: Azpilanetan dabilena.
Altxatruk: Azpilanetan dabilena.
Ama-karats: Amak arbuiatzen duena.
Amandixarko: Barregarria.
Amuintruk: Berehala aspertzen dena.
Amurri: Lokaztua eta haserrea.
Amurritruk: Erdi lotan egoten dena. Erraz aspertzen dena.
Andegaezin: Onartezina.
Andi: Harroa.
Andikote: Handikotea.
Andilote: Alfer handia.
Andinai: Handinahia.
Andisko: Harroxkoa.
Anitx gaisto: Oso gaiztoa, zitala.
Ankazabal: Baldarra.
Antruk: Harroputza.
Antu: Harropuztua.
Antxu: Antzua.
Aobero: Harroxkoa.
Aogordin: Hitz zikina.
Aoxuri: Mokofina.
Aozabal: Berehala harritzen dena.
Apalgarri: Izugarria.
Apapeiru: Zapaburua, buruhandia.
Apezuzki milikari: 1.- Salataria, txibatoa. 2.- Losintxa egilea.
Apotzar: Oso itsusia denari esaten zaio.
Araubage: Ezdeusa.
Argil: Txikia eta ahula.
Argillao: Ahul samarra.
Arin: Leloa.
Arlote: Pertsona xelebrea.
Arnes: 1.- Bihurria. 2.- Gaizto samarra, zitala.
Arrankuratu: Berehala estutzen denari esaten zaio.
Arrantzari: Arras mozkortia.
Arrullo: Pinpirina.
Aseezin: Jatun handia.
Astaña: 1.- Emakume basa. 2.- Emakume ergela.
Astaparluze: Lapurra, ebaslea.
Asto: Astoa, animalia-puska.
Astotzar: Animalia-puska.
Astozar: Ergela.
Astoziri: Baboa, ergela.
Astruk: Asto samarra.
Atsankatu: Beldurti handia, koldarra.
Aul: Ahula, indargabea.
Aulgarri: Zirikatzailea.
Aurer: Alferra.
Aurergorri: Oso alferra.
Aurtruk: Beti ume itxura duena.
Auzikin: Ahozikina.
Axari: Erdi mozkorra.
Axolagabe: Axolagabea, ardurabakoa.
Azeri: Maltzur handia.
Azgatx: Ipotxa, nanoa, ñañarroa.
Azkune: Azpilanetan dabilena.
Azteriatsu: Zikina, ustela.
Badaezpadako: Susmagarria, kontuz ibiltzekoa.
Balakari: Lausengatzailea.
Baldragas: Zarpaila, baldarra.
Baliogabetruk: Baliorik gabea, hutsala.
Baratze: Izaeraz ahul samarra.
Barnegaistoko: Bihozgabea, ankerra.
Barragarri: Barregarria.
Barragei: Barregarria, irrigarria.
Basa: Basa, basatia.
Basartz: Basa, basatia.
Beazale: Begiluzea.
Begilabur: Ikusmen txarrekoari esaten zaio.
Begilapar: Gutxi ikusten duenari esaten zaio.
Begiluz: Begiluzea, muturluzea.
Begiluze: Muturluzea.
Begimakur: Begiokerra.
Begiurri: Muturluzea.
Bekaizti: Inbidia edo bekaitza duena.
Belainikatruk: Koldarra, besteen mendekoa.
Belaintruk: Konkortua, kakotua.
Belloska: Mutur beroa, erdi mozkorra.
Beltzuri: Begitarte triste duena. Kopetiluna.
Berankor: Gibelandia.
Berdats: Pertsona aldakorra. Iritziz erraz aldatzen dena.
Beregisako: Pertsona berezi samarra.
Beregoi: Berekoia hirugarren pertsonan.
Berezale: Zomorroa, bakarti samarra.
Berrikari: 1.- Berritsua, kalakaria. 2.- Kuxkuxeroa.
Bertzeak bikalako: Arrunta.
Bertzetu: Nahasia.
Betini: Berekoia.
Bette: Harroa.
Betulun: Tristea, kopetiluna.
Bidebage: Helbururik gabeko pertsona.
Bidegaltu: Helbururik gabeko pertsona.
Bigotz-erdinagarri: Berehala kikiltzen denari esaten zaio.
Bigotz-mintruk: Tristea, goibela.
Biozmindun: Berehala mintzen dena, minbera.
Biurritruk: Bihurri samarra.
Bilgorazu: 1.- Zikina, ustela. 2.- Biziki gizena, lodikote handia.
Bilotsu: Iletsu samarra.
Bizkarurri: Kakotua, konkortua.
Borrokari: Supiztailea.
Borte: Bastarta, sasikumea.
Bortt: Bastarta, sasikumea.
Bortxari: Bortxatzailea.
Bulkazale: 1.- Zirikatzailea. 2.- Supiztailea.
Burgoi: Harroa.
Burlari: Burlatia.
Burlatruk: Burlatia.
Burrunba: Haserre bizian dagoena.
Burrundari: Bazter nahaslea.
Buruandi: Buruhandia.
Burubage: Txoriburua.
Burubetezale: Zirikatzailea.
Burugabe: Txotxoloa.
Burugoi: Harroa.
Burugur: Kakotua, konkortua.
Buruments: Ergel handia.
Buruments: Ergel handia.
Buruti: Burugogorra.
Burutikaldi: Buruberoa, bulartsua.
Burutxale: Txoriburua.
Burutxola: Txoropitoa, txoriburua.
Buruzkin: Kaxkagorra, burugogorra.
Buztanmotz: Ergela, baboa.
Buztantxipi: Ergela, baboa.
Damuegile: Damugarria.
Damugarri: Mingarria.
Debru: Gaizto samarra.
Derden: Axolagabea, ardurabakoa.
Deuribage: Pobrea, txoroa, beharrean dagoena.
Diabu: Gaizto samarra.
Drole: 1.- Pailazo samarra. 2.- Zatarra.
Ebaszale: Lapurra, ebaslea, ohoina.
Eburniko katana: Gaizto samarra. Infernuko Patxi.
Egapal: Ahula.
Egoalbage: Desatsegina.
Ekuriezin: Ezinegona. Geldirik egoten ez dakiena.
Ekutebage: Traketsa, baldarra.
Ekutegaistoko: Moralaren kontrakoa, izenik gabea.
Ekutetxarreko: Gaizki hazia.
Elakari: Berritsua, kalakaria.
Elazi: Berritsua, kalakaria.
Eldarti: Baboa, adurtia.
Elegatx: Hitz-motela.
Eleontzi: Kalakaria, berritsua.
Elizakari: Elizazuloa, elizazalea.
Elizakor: Elizazalea, elizazuloa.
Ello: Ergela, eroa.
Elloska: Baboa, ergela.
Ellotu: Ergeldua, erotua.
Ematxar: Urdanga, emagaldua.
Emaztekari: Gonazalea, neskazalea.
Emaztekoi: Gonazalea, neskazalea.
Enauke: 1.- Beti trabak jartzen dituena. 2.- Marimatraka, atorrantea.
Epel: Ahula, indargabea.
Eraile: Hiltzailea.
Eramanezin: Onartezina.
Eratsuki: Adoktrinatua.
Erdibaratu: Geldoa, motela.
Erdiragarri: Beldurgarria.
Erditsu: Ikusmen txarrekoari esaten zaio.
Eribeila: Erraz eritzen dena.
Eriberatx: Erraz eritzen edo gaixotzen dena.
Erigogor: Lodikotea, gizena.
Erikor: Berehala gaixotzen dena.
Erixka: Eri itxura duena.
Erizale: Beti eri edo gaixo dena.
Ernari: Gehiegi pentsatzen duenari esaten zaio.
Ero: Eroa, zoroa.
Erorti: Amore erraz ematen duena.
Erranezin: Txarra, aipaezina.
Errausle: Suntsitzailea.
Erreketero: Morroia, eskumakila.
Erribage: Bere herria saltzen duenari esaten zaio.
Ertu: Izaera ahulekoa.
Eskerbage: Esker txarrekoa.
Eskergaistoko: Alua, esker gaiztokoa.
Eskergaistoko: Esker txarrekoa.
Eskuhartu: 1.- Gaizkilea. 2.- Lapurra, ebaslea.
Eskukako: Lapurra, ebaslea.
Eskuxuri: Alfer handia.
Eskuzikin: Lapurra, ebaslea.
Ezdeus: Ezdeusa.
Ezdeus: Hutsala.
Ezdeusdun: Hutsala.
Ezibage: Hezigabea.
Eziñekuri: Ezinegona, geldirik egoten ez dakiena.
Failo: Ahula, indargabea.
Fallo: Meharra, ahula.
Fardel: Zarpaila, zikin zantzia.
Farfaila: Ergela.
Farfailatu: Kikiltzen dena.
Farragarri: Barregarria.
Farragei: Barregarria.
Fidebage: 1.- Kristau txarra. 2.- Pertsona zitala.
Funtsgabe: Memelo handia.
Furruntzale: Beti haserre antzera dabilena.
Gaikari: Gautxoria, gaueko parrandazalea.
Gaistoarazle: Gaiztakeriak zabaltzen dituena.
Gaitxori: Gautxoria, gaueko parrandazalea.
Gaitz: Basa, basatia.
Gaitzesgarri: Arbuiagarria.
Gaiume: Gautxoria, gaueko parrandazalea.
Gaixto: Gaiztoa.
Gaizkide: Gaizto samarra.
Gaizkile: Gaiztakeriatan dabilena, gaizkina.
Gaizkin: Gaizkilea.
Gaizo: Leloa.
Galbidezko: Oso txarra, galbidera daramana.
Galgarri: Zorte txarra dakarrena. Amildegira daramana.
Galtruk: Galdu samarra.
Galtu: Leloa, ergela.
Gastazale: Dirua xahutzen duena.
Gatxitruk: Ondragabea.
Gatxitu: Haserrekorra.
Gatzitu: Haserrekorra.
Gaxtakide: Gaizkina.
Gazbella: Gatzik gabea.
Gazgeza: Xoxoa, gatzik gabea.
Gentu: Ezdeusa.
Gereino: Duda-mudetan dabilena, Zalantzatia.
Gezurontzi: Gezurti handia.
Gezurrandi: Gezurti handia.
Gezurti: Gezurretan dabilena.
Gezurxuri: Gezurti handia.
Gixon: Gixontxoa.
Gixonxko: Gizontxoa.
Gizagaiso: Gizagaixoa, leloa.
Gizatxartu: Gaiztotu samarra.
Gizatzar: Gaizto samarra, zitala.
Gizentsu: Gizena, lodikotea.
Gizontxokarrakin: Berehala beldurtzen denari esaten zaio.
Gizonxko: Gizontxoa.
Goaitari: Zelataria.
Goaitazale: Barrandaria.
Goaitazale: Zelataria.
Gogaltsu: Buruberoa.
Gogor: Agintari samarra.
Goibel: Tristea.
Goitiko: Handinahia.
Goiztar neskato: Emakume pinpirina.
Gori: Larruketarako prest dena.
Gosaildu: Aseezina.
Gosailo: Jatun handia.
Gosailu: Aseezina, jatun handia.
Gosegarri: Jatun handia.
Gosegarri: Jatun handia.
Gosegorri: Goseti handia. Tripaundia.
Gozobage: 1.- Desatsegina, mutur txarrekoa. 2.- Harroxkoa.
Gurgale: Harroa.
Guri: Neska itxurako mutila.
Idor: Pertsona lehor samarra.
Igatruk: Mehar samarra, argal samarra.
Ikaratruk: Beldurtia.
Iliki: 1.- Alfer handia. 2.- Mozoloa, gatzik gabea.
Ilikitu: Alfertua. Koldarra.
Iltzale: Hiltzailea.
Ilzale: Hiltzailea.
Indar-xotx: Ahula, indargabea.
Irasko: Zirikan erraz erortzen dena.
Isigogor: Burugogorra.
Isiltruk: Isil samarra.
Isitu: Setatia.
Itotruk: Lotsati handia.
Itzalotz: Ezdeusa, hutsala.
Itzaltzu: Tristetzen dena.
Izertakoi: Izerditsua, zikina.
Izikor: Beldurti handia, koldarra.
Iziti: Koldarra.
Izkin: Gaizto samarra. Haserrekorra.
Izurridun: Nazkagarria, arbuiagarria.
Jente utsal: Fuldamentu gabea.
Jijau: Sudurraz hitz egiten duena.
Kagolari: Kakontzia.
Kakaztatruk: Dena kakazten duena.
Kakaztatu: Kakaztua.
Kakazu: Kakontia, kakatia,
Kakontzi: Kakatia.
Kakotu: Okertu samarra.
Karats: Baztergarria, arbuiagarria.
Karrakari: Harroputza.
Karrikazale: Kalean bizi den pertsona pobrea.
Kaskatu: Ahuldua.
Kaskuts: Txoriburua.
Katan: Gaizto samarra.
Kausera-antzeko: Potolo trakestua.
Kerudun: Usain txarrekoa, zikin samarra.
Kexakor: Kexatia.
Kilikatzale: Zirikatzailea, su-piztailea.
Kilikor: Zirikatzailea.
Kinkun: Sudurraz mintzo dena.
Kiogaistoko: Ustela.
Kirro-marroka: Askotan eri dena. Eri itxura duena.
Kokitu: Gutxiagora joaten dena.
Kokotsandi: 1.- Lotsagabea, ahalkegabea. 2.- Harroa.
Konkortu: Konkortu samarra.
Kontulari: Kalakaria, berritsua.
Korkoiltruk: Zaharkitua, zaharkaila, zahar samarra.
Kozatu: Gaiztotua.
Kozukor: Besteei gaitza pasatzen diena.
Kukuzkari: Begiluzea, kuxkuxeroa.
Kunkur: Konkortua, kakotua.
Kupi: Konkortua, kakotua.
Kupitu: Konkortua, kakotua, okertua.
Kurkumitu: Koldarra.
Kurupilkatu: Zanpatua eta isilik egoten dena.
Kurutxola: Astapitoa, txoriburua.
Labur: Gaizto samarra.
Lamiti: Mokofina.
Lantro: Zakarra, traketsa.
Larrulazo: 1.- Axolagabea, galtzaundia.
Lazatu: Alfertua.
Lazo: 1.- Txukun ez dena. 2.- Zarpaila, gaizki jantzia.
Laztagarri: Ikaragarri txarra.
Leloka: Baboa, ergela.
Lirin: 1.- Begitristea, kopetiluna. 2.- Zarpaila, zikin jantzia.
Liro: Begitristea, kopetiluna.
Lixar: Pertsona lehor samarra.
Lodi: Lodia, gizena.
Loi: Lohia, zikina.
Lonpipa: Mamutzarra, beldurgarria.
Lotratruk: Beldurti handia, koldarra.
Lotsor: Beldurtia, koldarra.
Lozaku: Loti handia.
Luzakor: Gibelandia.
Luzexka: Pertsona luzea eta graziarik gabea.
Mainku: Erreka dabilena, herrena.
Makur: 1.- Gaiztoa. 2.- Faltsu samarra.
Malmetitruk: Mespretxagarria, arbuiagarria.
Mamuko: Espantotxa, fantasma samarra.
Manatari: Salataria, kontakatilua.
Mando: Animalia-puska, basa samarra.
Mardo: Lodikotea, gizena.
Marizikin: Emakume zarpaila, zikin eta gaizki jantzia.
Marrakari: Negartia, kexatia.
Marrusuri: Espantotxa, fantasma samarra.
Matxar: Nazkagarria, higuingarria.
Mazkaro: Zikina, ustela.
Mear: Meharra, argala.
Meartu: Mehartua, argaldua.
Melengo: Pertsona gozoegia.
Menddere: Mizkina, jale txarra.
Mendekari: Mendekatzailea.
Mendiume: Pizti samarra, animalia-puska.
Ments: Ergela.
Mierdi: Hitz-motela.
Milina: 1.- Izaera ahulekoa. 2.- Lotsatia, beldurtia.
Miluze: Berritsua, kalakaria, hizketan desatsegina dena.
Minbera: Sentikorra, izaera ahulekoa.
Mindun: Mingostua, goibela.
Mingar: 1.- Ahozikina. 2.- Besteak hitzez lohitzen dituena.
Minontzi: 1.- Ahul samarra. Beti minez dagoena. 2.- Kexati handia.
Mintruk: Mindua, pipertua.
Minxko: Berehala eritzen dena. Eri itxura duena.
Mizabal: S letra gaizki eta gogor ahoskatzen duenari esaten zaio.
Mokor: Gizena eta baldarra.
Mokor-mokor: Hozbera, arropa ugariz janzten dena.
Moldebage: Zarpaila, baldarra. Zakarra.
Moldegaitz: 1.- Hezigabea. 2.- Desatsegina.
Moldegatx: 1.- Hezigabea. 2.- Desatsegina, zakarra.
Mordoandi: Tripaundia, jatun handia.
Morroi ñotto: Ume-umea dena.
Moxkor: Mozkortia.
Mozkorro: Burusoila, kasko pelatua.
Mozorro: Espantotxa, fantasma samarra.
Murri: Arras gaiztoa. Zitala.
Murri: Bihurria, etxekaltea.
Muturgaisto: Aurpegi txarrekoa. Zomorro samarra.
Muturgarri: Haserretia.
Muturtu: Geldoa, mugitzen ez dena.
Mutzulu: 1.- Gaizto samarra. 2.- Zomorroa. 3.- Lotsatia.
Muzka: Mokofina.
Naastaile: Nahaslea, zirikatzailea.
Naastekari: Nahaslea, zirikatzailea.
Naastekatruk: Nahasle handia.
Nabarben: Pertsona berezi samarra.
Nahibagetruk: Kexati handia.
Naikin: Etsaia.
Napur: Jatun handia, tripaundia.
Nekagarri: Nekagarria, aspergarria.
Neurrigabe: Handikotea.
Nexargarri: Negargarria.
Nexarontzi: Negartia, kexatia.
Ñirro-ñarro: Ikusmen txarrekoari esaten zaio.
Ño: Txikitxoa.
Ñoñorro: Ñañarroa, kakanarroa, txikitxoa.
Ñotruk: Beldurti handia, koldarra.
Ñotto: Txikitxoa.
Ñotu: Izaera ahulekoa.
Ñozale: Jendea beldurtzen aritzen dena. Beldurgarria.
Odolzale: Basatia, odolzalea.
Ogendun: 1.- Gaizkilea. 2.- Bekataria.
Oilartu: Harropuztua, oilartua.
Oilo: Koldar samarra.
Oilobusti: Koldarra.
Oinarin: Beti presaka dabilena.
Ongatx: Heldu gabea.
Ordi: Mozkor dena.
Ornikatu: Gaiztotua.
Ortzikaldakari: Hozkaria, koskaria.
Ortzikari: Hozkaria, koskaria.
Orzbage: Zahar samarra.
Osatruk: Zirikan erraz erortzen dena.
Otso: Mozkor dena.
Otso-gosea: Goseti handia.
Ozpera: Pertsona hozbera.
Pardex: Kanpotarra, arrotza.
Parrastari: Diru xahutzailea.
Patartsu: Zail samarra, korapilatsua.
Perkox: Akitua, unatua.
Pijaito: Zarpaila, baldarra, gaizki jantzia.
Pikar: Gaiztoa.
Pizkar-urri: Konkortua.
Ponpox: Pinpirina.
Popolo: Lodia, potoloa.
Potzolo: Pottoloa, lodikotea.
Punttu: Zomorro samarra.
Putazale: Putazalea.
Putzukatruk: Harroputza.
Sableandi: Tripaundia, jatun handia.
Sail: Izaeraz ahul samarra.
Salagarri: Salatzeko modukoa.
Salatari: Salataria, txibatoa.
Salatari-malatari: Salataria, txibatoa.
Saldun: Saltzailea.
Salkari: Saltzailea.
Saltsari: Muturluzea.
Saltzale: Saltzailea.
Samur: Haserre dabilena.
Samurkor: Haserrekorra. Berehala sutan jartzen dena.
Sanbarranban: Espantotxa, fantasma samarra. Beldurgarria.
Sankari: Oihularia, buila sortzen duena.
Sendixun: Sentikorra, izaera ahulekoa.
Setati: Setatia, burugogorra.
Sinesbage: Jainkorik gabea.
Siñeskor: Besteen hitzak erraz sinesten dituena, sineskorra.
Siniskor: Besteen hitzak erraz sinesten dituena.
Sogile: Begiluzea.
Soiman izarle: Giro txarra jartzen duena.
Sopikon: Baboa, ergela.
Soraio: Zarpaila.
Soraiotruk: Bihotzik gabea.
Sotil: 1.- Hitz gutxikoa. 2.- Mantsoa, geldoa.
Suar: Gauzak bero-beroan egiten dituena.
Sudurapal: Sudur zapala duenari esaten zaio.
Sudur-kupitu: Sudur okerra duenari esaten zaio.
Sudurmintzo: Sudurraz hitz egiten duena.
Sukartruk: Izugarri haserretzen dena.
Suñukari: Harpajolea, adarjotzailea.
Tankano: Alfer handia.
Tantan: Burugogorra.
Tarrapata: Txotxolo handia.
Tarratapata: Bazter nahaslea.
Tartar: Berritsua, kalakaria.
Teixu: Lizuna.
Tentazale: Zirikatzailea.
Tentubage: Ero samarra, txoriburua.
Tipor: Lodikotea, gizena.
Tonatruk: Zital samarra.
Topolo: Gizena eta baldarra.
Tostakatruk: Erne egoten ez dakiena.
Total: Oso alferra.
Totolo: Gizena eta baldarra.
Tripabage: Berritsua, kalakaria.
Ttarro-ttarro: Kalakaria, berritsua.
Ttarttaka: 1.- Kuxkuxeroa. 2.- Berritsua, kalakaria.
Ttattar: Txikitxoa, txikerra.
Ttattor: Oso ahula.
Ttunttun: Txotxoloa.
Ttuttulu: Lerdoa, ergela.
Tustabruk: Ustela.
Tustati: Ustela.
Tusto: Ustela.
Tutulu: Lerdoa, ergela.
Tutulutu: Zozo samarra, ergel handia.
Txairo: Pinpirina.
Txakotar: Moztaka, ttikia eta pottokoa.
Txamur: Mingostua, goibela.
Txantxulit: 1.- Ergela, txoropitoa. 2.- Gixontxoa.
Txapeli: Ergela, txoropitoa.
Txarrina: Ume ttiki-ttikia eta mehar-meharra.
Txarro: 1.- Gaizto samarra. 2.- Higuingarria.
Txerra: Zarpaila, baldarra.
Txerri: 1.- Zikina. 2.- Gaizto samarra.
Txiker: Txikia.
Txikerxko: Txikitxoa, kakanarroa.
Txikilon: Barrabil bakarra duen gizonezkoa, gixontxoa.
Txikin: Txikitxoa.
Txikitu: Izaera ahulekoa.
Txilindron: Zarpaila.
Tximur: 1.- Haserretia. 2.- Zuhurra, zekena.
Txingote: Lerdoa, ergel handia.
Txinkortu: Beltz-beltza denari esaten zaio.
Txintxontzi: Mukizua.
Txipizale: Jendea beldurtzen aritzen dena. Beldurgarria.
Txirdil: Arlotea.
Txirikot: Kakontzia.
Txirimizkari: 1.- Kontakatilua. 2.- Mokofina.
Txirrimirri: Edaten pixka bat pasatu den emakumezkoa.
Txirtxil: 1.- Bihurria. 2.- Emakume zarpaila.
Txokarrakin: Leloa, txotxoloa.
Txotxo: Ergela, txotxoloa.
Txotxolo: Ergela.
Txotxotruk: Txotxolo handia.
Txume: Txikitxoa.
Txumil: 1.- Makurra. 2.- Ahula, meharra.
Txungalari: Bromosoa, burlatia.
Txurrunpa: Gauzak erabakitzeko momentuan geldo samarra.
Txutxumutxukari: Txutxumutxuetan aritzen dena.
Tzintzurrilegun: Gozozalea, mokofina.
Ugun: Gauzak lekuz edo denboraz kanpo egiten dituena.
Ugungarri: Nazkagarria, higuingarria.
Ukakor: Ukatzailea, betikontra.
Ukoegile: Ukatzailea.
Ulun: Triste samarra.
Umoregaistoko: Umorerik gabea.
Urde: 1.- Zikina. 2.- Gaizto samarra.
Urdin: Nahaslea, besteak hitzez lohitzen dituena.
Urdintruk: Zikina, faltsua.
Urrakoi: Oso ahula.
Urri: Kakotua, konkortua, makurra.
Usarti: Muturluzea.
Usartruk: Ausart samarra.
Usartu: Begiluzea, muturluzea.
Usmazale: Usmatzen dabilena, kuxkuxeroa.
Ustel: Gaizto samarra, zitala.
Utsal: Hutsala, esdeusa.
Utsegile: Frustratua, porrot egin duena.
Utsi: Fanatiko samarra.
Utsuts: Itsusia.
Uxter: Hauskorra, ahul samarra.
Xaispil: Zazpi hilekoa.
Xakinbage: Ezjakina, ergela.
Xale: Jatun handia.
Xalebel: Mizkina, jale txarra.
Xalegatx: Mizkina, jale txarra.
Xalepel: Mizkina, jale txarra.
Xana: Mehar-meharra, argal-argala.
Xanik: Mehar-mehartua.
Xarrabaldo: Espantotxa, fantasma samarra.
Xaxpil: Zazpi hilekoa.
Xigor: Pertsona lehor samarra.
Xito: Ijitoa, buhamea.
Xorroxtale: Zirikatzailea.
Xoxo: Ergela.
Xur: Zuhurra, zekena.
Zaartruk: Zaharkitua.
Zainil: Ahula, indargea.
Zalapartari: Buila sortzen duena.
Zaldungazte: Jauntxoa, jaunskilota.
Zankalodi: Lodikotea. Zangoak lodi samarrak dituena.
Zankamakur: Herrenka dabilena, maingua.
Zankomaratilla: Zangoak oso meharrak dituenari esaten zaio.
Zaporebage: Alua, esker txarrekoa.
Zarkokitu: Zaharkitua, zaharkaila.
Zarmindu: Zahar samarra, zaharkitua.
Zarramakalde: Txukun ez dena.
Zarratrako: 1.- Zarpaila, zarraprastosoa. 2.- Espantotxa, fantasma samarra.
Zazo: S letra gaizki eta gogor ahoskatzen duenari esaten zaio.
Zeiñutsu: Keinuka aritzen dena.
Zeken: Zuhurra, zikoitza.
Zentzubage: 1.- Ezdeusa, lerdoa. 2.- Txoriburua.
Zerrentruk: Zahar samarra, zaharkitua.
Zikin: Zikina, lohia.
Zikotz: Zuhurra, zekena, zikoitza.
Zikoztu: Zekendua.
Zilindra: Emakume nazkagarria, oso zikina.
Zinkuruzale: 1.- Negartia. 2.- Penagarria, negargarria.
Zintrino: Txikitxoa, ñimiñoa.
Zintzoso: Mukizua.
Zipote: Gaizto samarra.
Zipotero: 1.- Ezkutuan dabilena. 2.- Zirikatzailea.
Ziri: Baboa, ergela.
Zirikari: Zirikatzailea.
Zirrikiton: Mihiluzea.
Zirril: 1.- Zikina, lohia. 2.- Hutsala, ezdeusa.
Zito: Ijitoa, buhamea.
Zizo: S letra gaizki eta gogor ahoskatzen duenari esaten zaio.
Zokolo: Moztaka. Ttikia eta lodia.
Zokotari: Zomorroa, bakarti samarra.
Zopolo: Lodikotea, potoloa.
Zorizka: Heldu gabe dagoena.
Zorritsu: Zikina, ustela.
Zorrontzi: Zorrez lepo dagoena.
Zozo: Ergela.
Zozotruk: Ergela.
Zozotu: Ergeldua.
Zumail: Argal samarra.
Zumailtu: Mehartua, argaldua.
Zurpail: Oso zurbila dena.
Zuzenbage: Zintzo ez dena.