Hazkuntza eta animalien ongizatea pantailara Biarritzen

Lurramaren 14. edizioa hurbiltzen ari den honetan, irailaren 12an hazleen eta animalien arteko loturak islatzen dituen “Un lien qui nous élève” filma ikusi ahalko da Biarritzeko Le Royal zinema-gelan.

Kazeta|2019/09/09 07:50|0 iruzkin
Screenshot_2019-09-04_un_lien_qui_nous_%c3%a9l%c3%a8ve_-_bande-annonce
Dokumentalaren irudi honetan ikus daiteke animaliaren eta hazlearen arteko lotura. (pantailatik hartua)

Olivier Dickinson zinegilearen "Un lien qui nous élève" dokumentala aurtengo Lurrama laborantza herrikoiaren azokaren atarikoa izanen da. Filma irailaren 12an ostegunarekin proiektatuko da, 20.30ean Biarritzeko Le Royal zineman.

Gisa honetan, Lurramak animalien ongizateaz arduratzen den eta kontsumitzaileei kalitatezko produktu sanoak eskaintzen dizkien hazkuntza erakutsi nahi du, are gehiago, industrializazioak etxalde robotizatuak eta lantegi-etxaldeak ekarri dituen garai hauetan.

"Un lien qui nous élève" dokumentalean, Annabelle, Nicolas eta Laure protagonistek animaliei bizi duin bat emateko ongizateari garrantzia emanen diote, animalien eta hazleen arteko loturak erakutsiz.