Baionako Hiriondo ikastola 50. urteurrenari begira

Lapurdiko hiriburuko Polo Beyris auzoan kokaturiko ikastolak kabalkada proiektu bat prestatu nahi du heldu den ekainerako. Irailaren 6an bilkura publikoa antolatu du xede horri begira eztabaidatzen hasteko.

Kazeta|2019/09/04 07:35|0 iruzkin
Hiriondo
Bost hamarkadetan belaunaldi ainitz iragan da Hiriondo ikastolatik. (HIRIONDO IKASTOLA)

2019-2020 ikasturtea berezia izanen da Baionako Polo Beyris auzoan kokaturiko Hiriondo ikastolarentzat, sortu zeneko 50. urteurrena ospatuko baitu. Data garrantzitsu horren karietara, kabalkada prestatu nahi dute heldu den ekainerako eta gaiaz eztabaidatzeko bilkura publikoa antolatu dute irailaren 6an, ostiralarekin, arratsaldeko 19:00etan ikastolan berean.

Ikastolak 1970az geroztik hamarkada hauetan pasa diren buraso, irakasle, ikasle nahiz langileak bildu nahi lituzke. “Aukera polita da elkartzeko edo elkar ezagutzeko, euskara eta euskal kultura lehen planoan ezarriz, ikastolako hormetatik barne eta kanpo”, dio prentsari igorritako oharrak. Xehetasunentzat, ikastolara ez ezik, 50urte.hiriondoko.ikastola@gmail.com helbidera idatz daiteke.