Kazeta

“Xistor” askatzeko petizioak 10.000 sinadura gainditu ditu astebetean

Frédéric “Xistor” Haramboure euskal presoaren askatasuna galdegiteko uztailaren 6an abiaturiko petizioak 10.000 sinaduratik goiti lortu ditu jadaneko. Orain arte lortu den emaitza honek herritarrek duten kezka eta nahikeria erakusten du.

Xistor Haramboure senpertarra kartzelaldiaren 30. urtean sartua da. © DR
Xistor Haramboure senpertarra kartzelaldiaren 30. urtean sartua da. © DR

Frédéric “Xistor” Haramboure preso senpertarraren askatasuna galdegiteko petizioak “arrakasta” izan du herritarren artean. Astebetean 10.000 sinaduratik goiti lortu ditu gizarte zibileko Txetx Etcheverry, Michel Berhokoirigoin eta Michel Tubiana bakegileek idatzitako testuak.

Euskal presoaren askatasuna aldarrikatzearekin batera, bake prozesuan aitzinatzeko beharra mahai gaineratzen duen petizioak Euskal Herriko mugak gainditu ditu, Bruno Solo aktorearen gisako pertsonalitateek ekimenarekin bat egin baitute.

Harambourek azken 29 urteak daramatza preso. Jakes Esnal, Unai eta Ion Parot bezala, baldintzapeko askatasun eskaera ezberdinak egin izan ditu. Azkena aurtengo uztailean aztertu zuen Parisko Zigor Aplikaziorako auzitegiak eta epaileek eskaerari baietza eman arren, prokuradoreak helegitea jarri zuen, euskal presoa presondegian mantentzera behartuz.

Petizioa irakurtzeko eta izenpetzeko hemen klikatu.