Evah: ezberdintasunak batzeko besta Azkainen

Elbarritasuna duten helduentzako Espace de Vie elkarteak (Evah) uztailaren 14rako urteroko besta antolatu du

Kazeta|2019/07/12 14:10|0 iruzkin
Conte_musical_ou_l_ehpad_le_so_quo_05_07_2018
Bilduko duten dirua elkarteak garatzen dituen proiektuetara bideratuko da. ©Evah64

“Gure ezberdintasunek batzen gaituzte” izanen da Evah elkarteko kideek igande honetako senidetasun egunerako hautatu duten lema. Besta hau Azkaineko Pierre Loti plazan iraganen da.

Goizeko 10:00etan emanen zaio hastapena ohiko marmitako lehiaketarako sukaldarien prestaketarekin. 13:00etan Panpi Laduche elkarteko gozaitak animatuko du bazkaria. 17:30tatik landa, Lonely Boys eta DJ Igor & Compagnie taldeen musikaz gozatu ahalko da, taloen eta edatekoen artean.

Evah elkartea 1995ean sortu zen, ama batek bere alabak harrera izan zezan aterabidea atzematen ari zelarik. Elkartearen xedea da elbarritasuna duten pertsona helduak “haien etxean bizitzea”, horretarako giza eta familia gisako harrera eskainiz hirietan eta familietatik hurbiltasunean. Egun 30 lagun hartzeko gai den eta “bizitzeko espazioak” dituen etxe bat kudeatzen du elkarteak. Hiru harrera gune ditu Baionan, Urruñan eta Hazparnen eta zerbitzu administratibo bat Donibane Lohizunen.

Igandeko bazkaria erreserbatzeko Evah elkartera deitu (0559519545) edo Azkaineko nahiz Donibane Lohizuneko joaten ahal da. Egunean berean ere eskuratu ahalko dira txartelak.

Evah elkarteaz informazio gehiago ukaiteko, klikatu hemen.