Legarralde lur eremuan laborantza biologikoa eginen da

Baieztatu denez, Hendaia eta Urruña arteko Legarralde lur eremua laborantzarako erabiliko da. Lau bio laborariri alokatuko zaie hamaika hektareako lurra.

Kazeta|2019/07/11 07:00|0 iruzkin
Legarralde
Legarralde ustiatzeko hautaturiko lau pertsonak lurraldeko lau laborari gazte dira. (Hendaiako Herriko Etxea)

Safer erakundeko zuzendaritza batzordeak Legarralde lur eremurako erabakia hartu zuen ekainaren 26an. Orotara 15 hautagai presentatu ziren eta azkenean, lau laborarik ustiatuko dute eremua. Zehazki, baratzezaintza biologikoa lantzen duten bi pertsona, Kintoa zerrien eta hegaztien hazkuntza biologikoa egiten duen hazle bat eta garagarra ekoizten duen zereal ekoizle bat izan dira hautatuak.

2018ko abendutik Hendaiako Herriko Etxea lur hauen jabea da. Duela sei urte 400 bizitegi eraikitzea aurreikusi zuen orduan agintean zen taldeak, baina egun Herriko Etxea kudeatzen dutenek laborariei alokatzea erabaki zuten. Beraz, eraikinen ordez, baratzezaintza eta abere hazkuntza garatuko dira leku horretan.