Kazeta

Ganer huste solidarioa Baionan

Heldu den uztailaren 7an hamaikagarrenez eginen dute “Ganer huste alaitsu eta solidarioa”. Bildutako dirua Bastringue eta Surfeurs Solidaires elkarteak laguntzeko erabiliko da.

Baionako karriketan iraganen da ganer huste solidarioa. ©Surfeurs Solidaires
Baionako karriketan iraganen da ganer huste solidarioa. ©Surfeurs Solidaires

Uztailaren 7an Baionako Espainia karrika erakusmahaiez beteko da, hamaikagarrenez antolatua den “Ganer hustea” ekimenaren karietara. Denetarik izanen da eskuragarri, tartean, jantzi berriak, surf puskak edota liburuak.

Laguntza publikorik ez duenez, azoka honetan biltzen den diru guzia salmentatik ateratzen dela azaldu dute antolatzaileek eta aurten, Bastringue eta Surfeurs Solidaires elkarteetara bideratuko dute. Karrika animatzeko, Parisetik Frabana jazz funk taldeak bere doinuak eskainiko ditu, Yeye Kante kantari eta perkusionistarekin.