Euskararen Urtaroa prestatzeko bilkura publikoak ekainean

Baxe Nafarroan sorturiko euskararen hamabostaldiak, 2019ko azaroan Ipar Euskal Herri osoan izanen du hedapena. Elkarlan desmartxa abiatzeko, bost bilkura publiko antolatuak izan dira hiru lurraldeetan.

Kazeta|2019/06/18 07:25|0 iruzkin
Euskararen_urtaroaa
Euskara sustatzeko Baxe Nafarroan egiten hasi zen ekimena, Ipar Euskal Herri osora hedatu da.

Aurtengo Euskararen Urtaroa Ipar Euskal Herriko lurralde osora hedatuko da azaroan. Euskal Elkargoa, Herriko Etxeak eta tokiko elkarteen arteko elkarlanean oinarrituko da euskararen sustapena xede duen hamabost eguneko ekimenaren antolaketa. 

Prestaketari ekiteko bost bilkura publiko antolatuak izan dira, jende guziari idekiak. Hauek dira hitzorduak:

- Ekainaren 19an, 20:30ean, Hazparneko Lurralde Elkargoaren etxean.
- Ekainaren 20an, 20:30ean, Itsasuko Errobi Elkargoaren etxean.
- Ekainaren 21ean, 19:00etan, Urruñako Hego Lapurdiko Elkargoaren etxean.
- Ekainaren 26an, 20:30ean, Mauleko zerbitzuguneko Irati gelan.
- Ekainaren 27an, 20:30ean, Donazaharreko Garazi-Baigorriko Elkargoaren etxean.