Pantxika ARRAMBIDE

EHZ hilabete baten buruan, zatoz zu ere!

Pantxika Arrambide. © DR
Pantxika Arrambide. © DR

Maiatz hundar huntan Biarritzeko hiriak agiri bidez bere hasarrea agertu du uda huntan iragaitekoa zen “Biarritz en été” festibala ezeztatu baitute antolatzaileek, ekitalditik bi hilabetera.

Festibal honen bigarren edizioa izan beharra zen. Urte bat eta ttutt! Big festibala zenaren kopia iluna ere de- sagertu da. Antolatzaileek ekimena ezeztatzeko aintzinatu arrazoinak: aurre salmenta eskasak eta festibalen sektoreak ezagutzen dituen “kontextu ekonomiko zailak”.

Alta, Biarritzeko hiriak zabaldu agiri hortan berean irakurtzen da, antolatzaileeri konfiantza egin zietela aurten ere. Hots diru publiko haundi bat luzatu zitzaiela. Ez aski iduriz, Pariseko produktore pribatuz osatu “Biarritz en été” festibaleko antolatzaileentzat. Ez aski etekinak ateratzeko, sakelak sosez betetzeko.

Festibal hunen ezetatzeaz damutzen diren festibal zale guzieri gomita luzatuko nieke beraz Irisarrirat ekainaren 28tik 30-erat. Hogei urte pasa dituen EHZ festibalerat! Ez badute oraino ezagutzen, jin ditela beste filosofia bat duen festibal herrikoi hunen ezagutzerat: Aberaste perspektibarik ez duena, proiektu he-rrikoia, herritik eta herriarentzat egina. Ekaitzari buru egiten jakin izan duen Festibala. Duela bi urte eguraldiak ezeztatzerat behartu zituen antolatzaileak. Iaz, gogoeta eremaiteko beharra senditu zuten. Eta aurten hor ditugu EHZ-ren 24 garrena izanen den asteburuarekin. Hats berri bat belaunaldi berri batekin! Irisarrin dugu hi-tzordu! Euskal Herri barnekaldean, festibalaren arima piztu zen Arrosa herritik hurbil. Nortasuna sekulan galdu gabe, programazio musikal alternatibo eta aberatsa proposatuko duena. Ez dira behar bada irrati komertzialetan edo telebistan ikusiko diren artista ezagun hauetarik. Ez dira Biarritzerat jitekoak ziren artista hauetarik . Bainan nehor ez da damutuko Niña Coyote eta Chico Tornado, Gari edo Koban bezalako taldeak taula gainean ikusteaz. Musikaz gain, hausnarketak egiteko aukerak ere izango dira urte guziz bezala, elkar trukatzeko gogoeta tailerrekin. Bestaren artetik, gure izpirituak lanean harrarazteak ez baitu kalterik egiten. Eta azpimarragarria ere, giroa! Eraso mota guziak (sexistak, homofobo, arrazistak) ez baitira onartuak izanen! Brigada ubela hor da eraso hauetaz sentsibilza-tzeko eta zaintzapena egiteko. Giro euskalduna, gozoa, ezin hobea!

Jatorri eta eremu sozial ezberdinetako gazteen arteko trukaketa eta ezagutza bul-tzatzeak egiten du EHZ Ipar Euskal Herriko ekimen berezienetako bat dela. Beraz lagunt ditzagun gazteak aurtengo EHZ festibala arrakastatsua bilakarazten. Lagunt ditzagun Euskal Herria Zuzenean festibalari eman nahi dioten hats berriari bul-tzada haundi bat emaiten! Lagunt ditzagun Ipar Euskal Herriko festibal zaharrena oraino urte luzez biziarazten. Festibal zale bezala, edo laguntzaile bezala! Ekainaren 28-tik 30 erat, denak Irisarrirat, EHZ festibalerat!