Zorroztarri erakusketa Hendaian ere ikusgai

Zigor Merodio euskal presoaren harrizko eskulturez osaturiko erakusketa Hendaiako Mendi Zolan kultur gunean erakutsiko da maiatzaren 23tik ekainaren 8ra.

Kazeta|2019/05/20 14:00|0 iruzkin
Img_7982
Zorroztarri erakusketa Senpereko Larraldean ikusgai izan da maiatzean zehar.

Euskal preso diren Zigor Merodioren harrizko eskulturek eta Yon Troitiño eta Alaitz Areitioren bertsuek osatzen dute Zorroztarri erakusketa. Udaberri honetan zehar Ipar Euskal Herrian ikusgai izaten ari da eta heldu den maiatzaren 23tik ekainaren 8ra Hendaiako Mendi Zolan kultur gunean erakutsiko da.

Maiatzaren 24an ostiralarekin estreinaldia iraganen da, arratsaldeko 19:00etan. Kotte Ecenarro Hendaiako auzapeza eta Euskal Elkargoko lehen lehendakariordea eta Christelle Cazalis kultura auzapezordea aurkezpenean presente izanen dira.

Erakusketa asteazkenetatik larunbatetara ikusi ahalko da, goizeko 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 15:00etatik 19:00etara.