Kazeta

Murgiltze ereduaren aldeko elkarretaratzeak antolatu ditu Seaskak

Seaska elkarteak murgiltze eredua babesteko elkarretaratzeak deitu ditu ostiralerako Donibane Lohizunen, Donibane Garazin, Uztaritzen, Baionan eta Maulen.

Euskarazko irakaskuntzaren aldeko elkarretaratzea antolatu zuten Herri Urratsen baitan. ©Guillaume FAUVEAU
Euskarazko irakaskuntzaren aldeko elkarretaratzea antolatu zuten Herri Urratsen baitan. ©Guillaume FAUVEAU

Seaskak Herri Urratsaren data ezarri zuen frantziar Hezkuntza Ministerioko ordezkariekin negoziaketak isteko. Igandean iragan zen Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jaia eta, ohar baten bidez adierazi dutenez, oraindik ez dakite zenbat postu izanen dituzten hurrengo ikasturtean. «30 postu behar ditugu aitzineko urteko eskasak estali eta heldu den urtean sartuko den ikasle emendatzeari erantzuteko, Naiz atariak azaldu duenez. Baina momentuz ez dugu proposamen seriosik ukan, Parisek postuak blokeatzen ditu», adierazi dute.

Frantziar Gobernuak euskal irakaskuntzaren aurkako politikarekin jarraitzen duela azpimarratu duta. «Ikastoletan, momentuz bost postu gehiago genituzke, baina hola ezinezkoa da heldu den sartzea antolatzea. Borondate hoberenarekin ere ezin ditugu 46 ikasleko gelak egin. Posturik gabe, ez dugu hitzarmenik».

Negoziazio epea amaitutzat emanda, «mobilizazio garaia» dela adierazi du Seaskak. «Murgiltze eredua babesteko, ikastoletan eta publikoan, zor digutena lortu arte mobilizatu behar dugu». Honen aurrean, hainbat elkarretaratze deitu dituzte hurrengo ostiralerako, maiatzak 17, 18:00etan, Donibane Lohizunen, Baionan, Uztaritzen, Maule eta Donibane Garazin.