Kolinga bikotearen afro-folk doinuak Abbadia gazteluan

Heldu den maiatzaren 24an ostiralarekin, Baionako Kolinga taldeak kontzertua eskainiko du Hendaiako Abbadia gazteluko kaperan.

Kazeta|2019/05/09 07:15
48406527_2167988589888692_6333050404619681792_o
Kolinga, 2018ko abenduan Gaël Fayerekin kontzertuan. @mathieufoucher

Rebecca M´Bongou eta Arnaud Estor musikari baionarrek osatzen dute Kolinga afro-folk taldea. Musika afrikarra oinarri harturik, folka, popa, jazza eta bestelako estiloak uztartzen ditu bikoteak. Maiatzaren 24an Hendaiako Erlaitzan kokatua den Abbadia gazteluko kaperan ikusteko aukera izanen da, arratsaldeko 20:00etatik aitzina.

2015ean sorturik, Kolingak badu disko bat grabaturik eta lau urteko ibilbidean 150 kontzertutik goiti eskaini ditu. 2018 urtearen bukaeran, Gaël Faye idazle eta rap-zalearekin kolaborazioan sartu ziren, gerora Parisko Olympian elkarrekin kontzertu bat emateko.

Abbadia gazteluan eskainiko duten kontzerturako sartzeak 10 euro balio ditu (5 euro sei eta hamabi urte artekoentzat) eta lekuak mugatuak izanen dira. Erreserbak 05.59.20.04.51 edo 05.59.20.00.34 telefono zenbakietara deituz egiten ahal dira.