Pazientzia euskaldunen zientzia
ARANTXA IDIEDER|2019/04/11 06:55
Kazeta_-_korrika_apirilak_10az
Galdakaon, Amaia Basaldua, lekukoa eraman duena Erabide elkartearentzat.

Egun batez entzun nuen esaldi hau, eta geroztik, beharrezkoa delarik ateratzen dut. Hala ere, ez dut uste, pazientzia euskaldunen zientzia denik. Jasankortasun maila nun ematen duzun jokoan da hemen, ez da zientziakeri bat, itxoiten duzunaren arabera, heina desberdina izango da. Korrikaren indarra da ere, itxoite tarte horiek loriagarriak izaiten ahal direla. Ez dea hori ere, korrikaren momentu hoberena ? Bide bazterrean, itxoiten, musikak janzten duen karabana hori urrunean entzutea ala zurrumurru batek sortzen duen esperantza "Heldu dira !".

Zazpi egun pasa dira, Korrika abentura ero honetan, erdia ospatu genuen justuki astearte gauean Ekuatorea deitu kilometroa kolorez eta txanpainez apaindu genuelarik. Korrikako talde lanarentzat momentu berezia da, furgonetero eta prentsa taldeak elgarrekin ospatzen duena. Hamaika egunez, gelditzen ez den karabana eramaiten dutenen ospakizun bilakatzen da, zonbait minutuz.

Ezdakit, euskaldunen bertute bat den, pazientzia. Segur dena da, bide bazterretan, euripean, eguzkipean, Ibañeta gainean gauerditan elurpean itxoiten dutenak direla egunero euskararen koloreztatzaileak.