Arantxa IDIEDER

Nekea, sufrikarioa eta bozkarioak bat egiten

Arantxa Idiederrek Ibañeta gainetik Aturri muturreraino segitu du Korrika apirilaren 7an.

Gauez giroa bero zen Korrikan.
Gauez giroa bero zen Korrikan.

Korrikaren laugarren egunak konfirmatzen du, jadanik bagenekiena. Euskaldunak zoro zoragarriak gira. Igandeko eguna aski berezia izan zen niretzat egia erran. Larunbat gauean hasi baitzen, Korrikako furgonetan sartu nintzenan gaueko hamaiketan Aurizberrin, Arnegiko bidea hartu aitzin. Hortik aitzina nire geroa furgoteneroen esku uzten nuen.

Kilometroz-kilometro, korrikalarien aurpegiak izan ditut parean. Bai bistan dena, poza, irria, nagusi. Hori ezin uka, Korrikak trasmititzen duen hori harrigarria da. Bainan, aurpegiaren mina, sufrikarioa, berezia da ehun bat kilmetroz zure parean ukaitea, eta zu dantzan, jaten, ura edaten goxoki.  Bainan beste zerbaitek markatu nau Baxe Nafarroa, Xiberua eta Lapurditik pasa garelarik igandean. Furgoneteroek egiten duten lanaz ez gira ohartzen. Baionan harritu nintzen, ze estres lasaitua zuten, nahaspila horren kudeatzeko, gora zuek !

Ah eta atzo, lekukoa hartu nuen. Espero dut nire aurpegiak ez dietela parekoei sobera minik transmititu. Pozaren grimasak besterik ez ziren.