Zabalik elkarteak martxoaren 24an kantu bazkaria antolatu du Donapaleuko Pinkenia ostatuan. Duela bi urte bildutakoak oren luzez etenik gabe aritu ziren kantuan eta aurten ere horretarako parada izanen da. Horman kantuen hitzak proiektatuko dituzte, Laura Perez eta Kuntzulu musikarien laguntzaz kantatzeko.
Bazkariak 22 euroko prezioa izanen du eta aitzinetik erreserbatu behar da, zabalikelkartea@gmail.com helbidera idatziz edo 0684173140 (J. Claude) telefono zenbakira deituz.
Euskal Herria
"Erakunde berrian ere gure aldarrikapenen alde egingo dugu lan"
Euskal Herria
Brebetaren probak euskara hutsean izanen dira 2024an
Euskal Herria
Lehia hertsia EH Bildu eta EAJren artean Eusko Legebiltzarrerako bozetan
Euskal Herria
Bekat'Urosek Atharratzeko karrikak bete ditu
Kultura