Kultura sorkuntza sustatzeko deialdi bat

Eusko Jaurlaritzak hainbat arte diziplinetan kultura sorkuntza sustatzeko diru laguntza deialdia zabaldu du. Lanak aurkezteko epea, apirilaren 8an ezarri dute.

Kazeta|2019/03/06 17:05|0 iruzkin
Gar_da_aurkezpena_euskal-museoa_baiona_imiquelestorena01
Literaturari dagokionez, laguntza anitz aurki daitezke. ©Isabelle Miquelestorena

Kultura sorkuntza sustatu nahi du Eusko Jaurlaritzak. Horretarako, diru-laguntza deialdi bat zabaldu du. Apirilaren 8ra arte iraunen du, eta hainbat arlo hunkitzen ditu.

Literatur idazketari dagokionez, euskarazko sorkuntzara bideratutako bi laguntza deialdi daude: gazteei zuzendutako euskarazko literatura-testuak sortzeko diru-laguntzak, edo euskarazko ipuinak eta eleberri motzetarako direnak. 80.000 euro daude orotara jokoan.

Antzerkirako ere, zortzi laguntza plantan ezarriak dira: lau euskarazko obrentzat, eta beste lau gaztelaniazkoentzat. 6.500 eurorekin lagunduko da bakoitza. Beste lau diru-emate izanen dira ere, baina album ilustratuentzat oraingoan, 15.000 eurokoak direnak.

Musika, koregrafia, gidoiak… lagunduak izanen diren beste lanak ikusteko, eta bakoitzean parte hartzeko baldintzak zein diren jakiteko, hemen irakurtzen ahal da araudia osoa.