Kazeta

Maiatzaren 1a sindikatuek elkarrekin antolatzea nahi du LABek

Sindikatu abertzaleak “maiatzak 1 bateratu bat antolatzeko baldintzak eraikitzeko”, eragile sozial eta sindikatu guziak batzeko deia egin du.

Orain arte, LABek ez du sekula CGT zegoen intersindikal batean sartzea lortu Maiatzaren 1eko manifestaldia kari. © LAB
Orain arte, LABek ez du sekula CGT zegoen intersindikal batean sartzea lortu Maiatzaren 1eko manifestaldia kari. © LAB

Langileen nazioarteko eguna hurbiltzen ari den honetan, LABek bere proposamena ezagutarazi du. Sindikatu abertzaleak maiatzaren 1ean Ipar Euskal Herriko eragile sozialen arteko batasuna lortu nahi luke. Helburu horretarako, otsailaren 15ean ostiralarekin, arratsaldeko 17:00etan bilkura bat antolatu du eta gainerateko sindikatuei galdegin die elkarrekin aritzeko aukerak eztabaidatzeko.

LABek jendartearen zati batean emendatzen ari den prekarietatea salatzeko asmoa du. “Macronen gobernuaren eta ugazaba nagusien ofentsibaren aitzinean, gure indarrak batzeko garaia da”, erran du.