Josta Idatz sormen tailerra Amikuzen

Amikuzeko mediatekak “Josta Idatz” izeneko tailerra antolatu du heldu den martxoaren 1erako. Publiko guziari idekitako sormen saio hau Amaia Hennebutte idazleak prestatua da.

Kazeta|2019/02/15 09:30|0 iruzkin
Capture_d_e_cran_2019-02-15_a_07.48.44
Amaia Hennebutte idazleak prestatutako tailerra eskainiko du Amikuzeko mediatekak.

Burasoak, haurrak, gazteak, marrazkilariak edo horretan hain trebeak ez direnak ere. Guziak gomitatuak dira heldu den martxoaren 1ean Donapaleun kokatua den Amikuzeko mediatekan iraganen den “Josta Idatz” sormen tailerrera. Arratsaldeko 14:30ean hasita, literaturaren inguruan memento goxo, ludiko eta parte hartzaile bat bizitzea proposatzen dute. Saioa euskaraz izanen da.

Tailerra Amaia Hennebuttek gidatuko du. Galtzagorri elkarteko lehendakaria den idazle zein aktore biarriztarraren lana bereziki haur literaturan oinarritzen da. Proiektu honetan, publikoa lehenik ikusle izanen da, irakurketa musikalak entzunen ditu eta ondotik aktibo bilakatuko da, jokoen bidez, azken buruan sortzaile izateko.