
Heldu den martxoaren 30ean bisita berezia eginen da Hendaiako Erlaitza bidean kokaturiko Abbadia gaztelura. Arratsaldeko 17:00etatik aitzina, bi oren t´erdiko ibilbidean, gidariak gazteluari buruzko azalpenak eginen ditu eta Odei Barroso bertsolariak haren iruzkinei bertsoak jarriko dizkie.
Anton Abadia (1810-1897) zientzialaria eta esploratzailea izateaz gain, euskal kulturaren eta euskararen defendatzaile kartsua izan zen. Lore jokoak ere prestatzen hasi zen eta haietan bertso saioak antolatzeari ekin zion. Jarduera horren baitan kokatu dute martxoan zehar Hendaian eginen den euskararen hilabetearen barneko bisita gidatu berezi hau.
Bisitaren sartzeak 10 € balioko du eta 5 € sei eta hamabi urte artekoentzat. Guziei idekia bada ere, leku mugatuak izanen direla iragarri dute. Hori dela eta, erreserbak Hendaiako turismo bulegoan edo 0559200451 / 055920034 zenbakietara deituz egin daitezke.

«Itsasotik, lurretik eta, gure kasuan, airetik martxa nahi dugu osatu Gaza laguntzeko»

Sara sorleku duen xistera berritzailea, tradizioa pilotakadaz hauspotzeko

Unax Aizpuruak jantzi du Euskal Herriko Eskolartekoaren txapela Arantzan
EH Bai: «Instituzio berri baten bidean urratsak egitea lehentasunetako bat izanen da»
