Baionan Kantuz merkatura itzuliko da

Lau urtez Espainia karrikan kantatu ondotik, Baionan Kantuz duela hogei urte hastapeneko urratsak egin zituen lekura itzuliko da. Urtarrilaren 26an larunbatarekin, musikaz lagundurik kantuan arituko da taldea, lehenik Lakarre plazan eta segidan merkatuan.

Kazeta|2019/01/25 14:05|0 iruzkin
Capture_d_e_cran_2018-01-25_a_12.24.45
Goizeko 11:40tan merkatuan izanen da Baionan Kantuz taldea. ©Baionan Kantuz

Urtarrilaren 26an bere “sustraietara” itzuliko da Baionan Kantuz. Hasteko, goizeko 11:00etan kantu emanaldia eskaini du Baionako Lekarre plazan. Bertan entzun ahalko dira “Agure zaharra”, “Aitormena” edo “Goizian argia hastian” bezalako euskal kantuak.

Merkatuko plaza eta inguruak oinezko bilakatu direnez, bertara Bernadou karrikatik sartuko dira musikariak. 11:40tan merkatuan izanen dira, “Txikia”, “Azken dantza hau” edo “Euskal Herrian Euskaraz” kantu gogoangarriekin hiriaren erdiguneko giroa animatzeko.

Azken lau urteak Espainia karrikako inguruak animatu ditu Baionan Kantuz taldeak. Izan ere, segurtasun arrazoiengatik ezin izan dute merkatuko aterpean elkartu. Larunbatean sortzen ikusi zituen habiak hartuko ditu berriz.