Kazeta

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak 14 urte bete ditu

Euskal Herriko Laborantza Ganbara sortu zenetik 14 urte iragan diren honetan, heldu den urtarrilaren 19an egun osoko egitaraua antolatu dute Ainhize-Monjolosen.

Euskal Herriko Laborantza Ganbarak bere 14. urtebetetzea ospatuko du urtarrilaren 19an. ©Isabelle Miquelestorena
Euskal Herriko Laborantza Ganbarak bere 14. urtebetetzea ospatuko du urtarrilaren 19an. ©Isabelle Miquelestorena

Urtarrilaren 19an Ainhize-Monjolosen ospatuko dute Euskal Herriko Laborantza Ganbararen hamalaugarren urteurrena. Goizeko 9etatik goiti erakundearen biltzar nagusia eginen da eta bertan 2018 urteko bilana eginen dute prestatu duten txosten baten bidez.

Bertan izanen da Jean-René Etchegaray Euskal Elkargoko lehendakaria ere. Baterak aukera baliatu nahi du Euskal Elkargoaren ibilmolde eta gobernantzari buruz udazken honetan egin duen herritarren kontu-ikuskatzearen ondorioak emateko.

Biltzar nagusiaren ondotik aperitifa izanen da eta 13:30ean tokiko eta kalitatezko elikagaiez eginiko herri bazkaria. Txartela erreserbatzeko 0559371882 telefono zenbakira deitu behar da. Arratsaldeko 18:00etatik aitzina kontzertuak izanen dira Baxe Nafarroako herrian. Tracteur, Zoo, Eskean Kristo eta DJ XA2 vs DJ K-PUX taldeek borobilduko dute ospakizun eguna.