Kazeta

Maddi Zubeldiaren disko berriaz gozatzeko parada Ziburun

Heldu den abenduaren 14an Maddi Zubeldiak kontzertua eskainiko du Ziburuko Baltsan elkartean. “Zimurrak baleki” disko plazaratu berria aurkeztuko du.

Maddi Zubeldiak musikaz gain idazketa eta antzerkigintza ere garatu du. © Aurore LUCAS
Maddi Zubeldiak musikaz gain idazketa eta antzerkigintza ere garatu du. © Aurore LUCAS

Maddi Zubeldiak “Zimurrak baleki” disko berria ofizialki aurkeztuko du Ziburun. Abenduaren 14an, ostiralarekin, gaueko 21.00etan emanen zaio hastapena kontzertuari. Baltsan elkartean iraganen den gaualdirako sartzeak 5 euroko prezioa izanen du.

Hau da Zubeldiak H-Eden taldearekin batera grabatu duen hirugarren diskoa, “Hamaika aztarna” (2013) eta “Intimitartean” (2015) kaleratu ondotik. Joan den abenduaren 9an Durangoko Azokaren eszenan aurkeztu zuen disko berria kantari lapurtarrak.