Kazeta

ELB zerrenda propioarekin doa Laborantza Ganberako hauteskundeetara

Laborarien ahotsa entzunarazi nahi du ELB sindikatuak Paueko Laborantza Ganbaran. Xedera heltzeko, bere zerrenda propioa aurkeztea erabaki du.

ELBk bere zerrenda aurkeztu du Ainiza Monjolosen. ©Isabelle Miquelestorena
ELBk bere zerrenda aurkeztu du Ainiza Monjolosen. ©Isabelle Miquelestorena

ELBk bere kasa jokatuko du Paueko Laborantza Ganberako bozetan. Bere zerrenda aurkezteko Ainhize-Monjolosen eginiko agerraldian sindikatuak jakinarazi zuenez, heldu den urtarrilean iraganen diren hauteskundeetan ez du Bearnoko Confederation Paysannekin zerrenda komuna aurkeztuko, 2013ko bozetan egin zuen bezala.

Xiberoan, Baxe Nafarroan eta Lapurdin martxan dauden 5.000 etxaldetan jarduten duten laborariei ahotsa emateko nahikeria duen sindikatuak 20 lagunez osaturiko hautagaitza osatu du Iparraldeko eremua aintzat hartuta. Boz horietan lurraldeari atxikitako laborantza ereduaren defentsa hartuko du ELBk.