Kazeta

Justiziak SNCFren kudeaketa zigortu du

SNCFk burdinbideko langileak ohartarazi ondotik, 2015ean isun ekonomikoak ezarri zizkien radarretatik desagertzen ari ziren motorizatutako trenak ez gidatzeagatik. Paueko apelazio auzitegiak Baionako lan auzitegiak langileen alde orduan harturiko erabakia berretsi berri du.

Justiziak SNCFren kudeaketa zigortu du. © Isabelle MIQUELESTORENA
Justiziak SNCFren kudeaketa zigortu du. © Isabelle MIQUELESTORENA

SNCF tren konpainiaren aitzinean garaipen bat lortu du CGT sindikatuak. Paueko apelazio auzitegiak burdinbideetako hiru langileen alde Baionako lan auzitegiak hartu zuen deliberoa berretsi berri baitu.

Afera 2015 urtean gertatu zen. Hiru langile horiek motorrak radarraren pantailetatik desagertzen ari zirela oharturik, haien zereginetatik erretiratzeko eskubidea baliatu eta trenak gidatzeari utzi zioten, egoera hori lanjerosegia zelakoan. Memento hartan SNCFk isuna ezarri zien langile horiei. Alta, Baionako lan auzitegiak langileak konpentsatzea erabaki zuen, tren konpainiak hauek pagatzera behartu izana neurrigabekotzat jotzen zuelako. Orain, Paueko apelazio auzitegiak langileen aldeko delibero hori berretsi du.

“Lasaitua hartu dugu, garaipen handi bat da. Zuzendaritzak aitortu behar du ez gintuela zigortu behar. Tren hauek zinez lanjerosak ziren!”, pozez adierazi du Bruno Cendres langileetako batek.