Kazeta

Zabor-biltzaileek greba egin dute Ipar Euskal Herrian CGT sindikatuak deituta

Zabor metaketa bat Baionan. © Isabelle Miquelestorena
Zabor metaketa bat Baionan. © Isabelle Miquelestorena

Ipar Euskal Herriko zabor-biltzaileek greba eguna burutu zuten atzo Garak oroitarazi duenez. Goizean goizetik 50 bat langilek elkarretaratzea egin zuten Angelun, zerbitzuaren gune nagusiaren aurrean. Protesta horren bidez Euskal Hirigune Elkargoari begira beraien arrangura azaldu zuten langileek. Erakunde berriak lehen herri elkargoek ematen zuten zerbitzuko langileen gaineko kudeaketa hartu du bere gain. Elkargo mailan jarduten duten beharginen lan estatusak harmonizatzeko neurriek arrangura eragin dute zabor-biltzaileengan. Langileak eredu berriak beraien lan-baldintzak zalantzan emanen dituen beldur direla nabarmendu zuen CGTk. Honen esanetan, grebaren jarraipena %100ekoa izan zen. Alta, Euskal Elkargoaren esanetan, barnealdean ez zen greba mugimendua sumatu. Era berean, hobari eta lan-denborari buruzko negoziaketa zabalik dela eta horren ondoren zabor-biltzaileek ez dutela erosahalmenik galduko ziurtatu zuten erakundeko ordezkariek.