Kazeta

Turismoa aldarte txarrean Ipar Euskal Herrian

Bisitarien kopurua apaldu da turismoko profesionalen arabera uztailean. Kostaldean zein barnealdean nabaritzen da joera.

Oraingoan, turistak ez dira tropaka hurbildu Ipar Euskal Herrira. (Marisol RAMIREZ / ARGAZKI PRESS)
Oraingoan, turistak ez dira tropaka hurbildu Ipar Euskal Herrira. (Marisol RAMIREZ / ARGAZKI PRESS)

Ostalariak eta aterpetxeetako jabeak ez dira kontent. Turistak numbre apalean etorri dira uztaila hasieran Ipar Euskal Herrira. Joera berdina da kostaldean zein barnealdean. Departamenduko garapen turistikoak du inkesta hori burutu.

Barnealdean, galdezkatuen %62ek diote iaz baino turista gutiago dagoela. Kostaldean%44ek dute gauza bera erraten. Galdezkatuen erdiarentzat klientela frantsesa da gutiago hurbildu dena Ipar Euskal Herrira. Protourisme kabinetearentzat Mundu Koparengatik izan daiteke. Frantsesen %16ak Koparen bukaera itxaroten omen zuen bakantzetan joateko.

Uztaila bukaerarentzat, 2017an bezainbat erreserbatze aurreikusiak dira kostaldean. Barnealdean aldiz, 2017an baino erreserbatze gutiago eginak dira. Agorrilari begira tendentzia apal hori segitzekoa da.