Kazeta

Errobiko festibala: abian da sarreren zozketa

Uztailaren 19tik 22ra iraganen den Errobiko Festibalera joateko sarrerak zozketatuko ditu KAZETA.EUSek sare sozialen bidez. Hiru sarrera bikoitz eskuratzen ahalko dituzte irakurleek.

Munduko kantak omenduko dituzte Errobiko festibalean.
Munduko kantak omenduko dituzte Errobiko festibalean.

Errobiko Festibalera joateko parada eskainiko du KAZETA.EUS atariak. Kultur ekimena uztailaren 19tik 22ra iraganen da Itsasun. Bi sarrera irabazle bakoitzaren esku jarriko ditugu, orotara, sei izanen dira.

Gaurtik, uztailaren 18ra arte, sare sozialen bidez zozketa antolatuko dugu. Parte hartu ahal izateko, interesatuek Twitter eta Facebooken zabaldutako zozketari buruzko informazioa partekatu beharko dute.

Asteazkenean irabazleen izenak jakinaraziko ditugu sare sozialen bidez eta horiek Itsasun bertan eskuratzen ahalko dituzte sarrerak.

Xantza on!