Hondartzako zabor biltzeaz arduratu dira Piarres Larzabalgo ikasleak

Piarres Larzabalgo ikasleek uda sasoi honetako lehen zabor biltzea burutu dute ekainaren 26an. 70 ikasle Zokoako hondartzako hondakinak bildu ondotik, sailkatutakoarekin formularioak bete eta Sufrider fundazioari bidaliko dizkiete datuak.

Haritz LARRAÑAGA|2018/06/27 06:55|0 iruzkin
Gar_haurrak_garbitu_hondartza_zokoa_imiquelestorenaa01
Hondartzako zabor biltzearen seigarren edizioa da aurtengoa. ©Isabelle Miquelestorena

Azken sei urteetan egin bezala, Ziburuko Piarres Larzabal kolegioko 70 ikasle Zokoako 
hondartza garbitzen izan ziren ekainaren 26an. "Biologian uretako fauna eta flora ikasten
 dute eta Teknologian araztegien funtzionamendua aztertzen dute, beraz urte guztian 
landutakoarekin zerbait praktikoa egiteko molde merke bat topatu genuen eta gainera 
baimenak eskuratzen oso erraza da", azaltzen zion Amaia izeneko irakasleak Gara egunkariari.

Batzuek,
 harea bereizteko iragazkiekin ekin zioten hondartza garbitzeari, eta besteak, harroketara
 abiatu ziren itsasoak ekarritako soberakinak jasotzera. Turisten artean ziren haurrek
 galdera anitz erantzun behar izan zituzten, baina ikasle batek zioen moduan, "guztiek 
egiten duguna bikaina dela diote eta batzuek lagundu ere egiten digute".

Harroketan 
itsatsita zeuden gurpilak eta antzerako tramankuluak askatzen ere nahiko lan izan zuten,
 baina botatako izerdiak merezi izan zuen, horren ostean mokadutxoa jan eta itsasoan 
bainatzeko aukera izan zuten.

Ikasturteko honetako azken egunari amaiera emateko uda 
sasoi honetako lehen zabor biltzea egin zuten beraz Ziburuko ikastolako haurrek.
 Pilatutako zakar poltsak kolegiora eraman, eta han, soberakinak sailkatu eta aztertu 
ostean, formularioa bete zuten datuak Surfrider fundazioari igortzeko, hauek baitira udan
 zehar egiten diren antzeko ekimenetan bildutako zaborren datuak bildu eta kudeatzeaz
 arduratzen direnak.