Kazeta

Afari partekatu bat etorkinekin

Etorkinekin kolektiboak ekimen berezi bat antolatu du ekainaren 23rako. Arratsaldeko 18.00etatik aitzina Baionako Roland Barthes zelaigunean elkartuko dira afari partekatu baten bueltan.

Badira lau urte Etorkinekin kolektiboa sortu zutela.
Badira lau urte Etorkinekin kolektiboa sortu zutela.

"Partekatua" izanen da afaria, ekainaren 23an, Baionako Roland Barthes zelaigunean. Kolektiboak Euskal Herriko etorkinak ezagutzeko eta berekin memento goxo bat pasatzeko gonbidapena luzatu du.

Animazioak proposatuko ditu afariaren denboran. Antolatzaileek parte hartzeko deia zabaldu dute: "Musika jotzen baduzu, instrumentua ekarri, dugun bestearen gustua eta harrera konbentzimendua erakutsi eta entzunarazteko!".

Etorkinekin kolektiboa 2015ko irailean sortu zen, hamar eragilek baino gehiagok osatuta. Geroztik, ekimen andana bat antolatu ditu etorkinei elkartasuna helarazteko eta Gobernuaren neurri politikoen kontra jotzeko.